Formolok etapa irabazi du eta Clarke lasterketako lider berria da
Cannondaqle-Garmin taldeko Davide Formolo italiarrak Giroaren laugarren etapan garaipena lortu du. Bien Bitartean, Simon Clarke (Orica) australiarrak Michael Matthews taldekide eta herrikideari maglia arrosa kendu dio.
Formolo azkarrena izan da Chiavari eta La Spezia lotu dituen 150 kilometroko etapan. Simon Clarke australiarrari (Orica GreenEdge) eta Yonattah Monsalve venezuelarrari (Southeast Pro Cycling) 20 segundoko tartea atera die Formolok helmugan.
Honenbestez, Clarke Giroko lider berria da Esteban Chaves (Orica GreenEdge) kolonbiarraren eta Roman Kreuziger (Tinkoff-Saxo) txekiarraren aurretik. Chaves bigarrena da, 19 segundora, eta Kreuziger hirugarren, 17 segundora.
Formolo helmugara bakarrik heldu da. Etaparen azken kilometroetan erasoa jo du italiar gazteak, eta ihesaldiko txirrindulariak atzean utzi ditu. Ihesaldia osatu duten txirrindularien artean, Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) eta Simon Clarke australiarra zeuden.
Astana eguneko talderik aktiboena izan da; izan ere, Kazakhstango taldeak erritmo gogorra ezarri du eta Matthews atzean geratu da helmugaraino oraindik kilometro asko falta zirenean. Gainera, Rigoberto Uran (Etixx-Quick Step) kolonbiarrak denbora baliotsua galtzea lortu du Astanak.
Asteazken honetan 152 kilometroko bosgarren etapa jokatuko da La Spezia eta Abetone artean.
Laugarren etapa:
1 Davide FORMOLO ITA TCG 3:47:59
2 Simon CLARKE AUS OGE 22
3 Jonathan MONSALVE VEN STH 22
4 Giovanni VISCONTI ITA MOV 22
5 Jhoan Esteban CHAVES RUBIO COL OGE 22
6 Fabio ARU ITA AST 22
7 Amaƫl MOINARD FRA BMC 22
8 Dario CATALDO ITA AST 22
9 Alberto CONTADOR VELASCO ESP TCS 22
10 Richie PORTE AUS SKY 22
Sailkapen nagusia:
1 Simon CLARKE AUS OGE 11:54:48
2 Jhoan Esteban CHAVES RUBIO COL OGE 10
3 Roman KREUZIGER CZE TCS 17
4 Alberto CONTADOR VELASCO ESP TCS 17
5 Fabio ARU ITA AST 23
6 Dario CATALDO ITA AST 23
7 Giovanni VISCONTI ITA MOV 29
8 Amaƫl MOINARD FRA BMC 31
9 Davide FORMOLO ITA TCG 31
10 Richie PORTE AUS SKY 37
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.