1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orica garaile erlojupekoan; Simon Gerrans, sailkapeneko lehen liderra

Bigarren Contadorren Tinkoff Saxo taldea izan da, eta hirugarren, Astana. Movistarrek, aldiz, bosgarren denborarik onena egin du.
18:00 - 20:00
Simon Gerrans lehenengo liderra, Oricaren garaipenari esker

Orica GreenEdge taldea gailendu da Italiako Giroko lehen etapan. Taldekako erlojupekoa lehiatu dute, 17,6 kilometrokoa, San Lorenzo al Mare eta San Remo artean. Simon Gerrans talde australiarreko txirrindulatia da sailkapen nagusiko lehen liderra.

Oricak 19 minutu eta 26 segundoko denbora egin du. Bigarren Tinkoff Saxo izan da, Alberto Contadorren taldea 19 minutu eta 33 segundo eginda. Hirugarren Astana izan da (19 min. 39 seg.), laugarren Etixx-Quick Step (19 min. 45 seg.) eta bosgarren, Movistar (19 min. 45 seg.).

Ā 

"600">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X