10. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bouhanniren hirugarrena

Txirrindulari frantziarrak Nizzolo eta Matthews gainditu ditu esprintean. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.
18:00 - 20:00
Bouhannik bere hirugarren etapa irabazi du

Nacer Bouhannik (FDJ) irabazi du Italiako Giroaren 10. etapa (173 kilometro, Modena eta Salsomaggiore Terme artean). Frantziarrak bere hirugarren garaipena eskuratu du aurtengo proban, eta Cadel Evansek, bestalde, lidergoari eutsi dio.

Bouhannik Nizzolo eta Matthews gainditu ditu esprintean. Jardunaldiko protagonista nagusiak Marco Bandiera (Androni) eta Andrea Fedi (Neri Sottoli) italiarrak izan dira. 8. kilometroan aurrera egin dute, eta hamar minutu inguruko errenta izatera iritsi dira, baina helmugarako 9 kilometroren faltan tropelak harrapatu ditu. Azken metroetan eroriko bat egon da.

Sailkapen nagusian, beraz, aldaketarik ez eta Evans australiarrak jarraitzen du lidergoan. Asteazkenean 11. etapa jokatuko da, eta jardunaldia luzea izango da (249 kilometro, Collecchio eta Savona artean). Ostegunean, erlojupekoa.

10. etapa:

1. Nacer Bouhanni (FRA/FDJ.fr) 4:01:13.

2. Giacomo Nizzolo (ITA/Trek) d.b.

3. Michael Matthews (AUS/Orica) d.b.

4. Roberto Ferrari (ITA/Lampre) d.b.

5. Enrico Battaglin (ITA/Bardiani Valvole) d.b.

6. Vladimir Gusev (RUS/Katusha) d.b.

7. Albert Timmer (HOL/Giant) d.b.

8. Ben Swift (GBR/Team Sky) d.b.

9. Cadel Evans (AUS/BMC Racing) d.b.

10.Mauro Finetto (ITA/Neri Sottoli) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Cadel Evans (Australia / BMC Racing) 42:50:47.

2. Rigoberto Uran (COL/Omega Pharma-Quick-Step)Ā  57.

3. Rafal Majka (POL/Tinkoff-Saxo) 1:10.

4. Domenico Pozzovivo (ITA/AG2R) 1:20.

5. Steve Morabito (SUI/BMC Racing) 1:31.

6. Fabio Aru (ITA/Astana) 1:39.

7. Diego Ulissi (ITA/Lampre) 1:43.

8. Wilco Kelderman (HOL/Belkin) 1:44.

9. Nairo Quintana (COL/Movistar) 1:45.

10. Robert Kiserlovski (CRO/Trek) 1:49.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X