Vincenzo Nibalik irabazi du Italiako Giroa
Vincenzo Nibali italiarrak irabazi du 2013ko Italiako Giroa, 21. etapa, lasterketako azkena, lehiatu ostean. 197 kilometro egin dituzte Riese Pio X eta Brescia artean. Etapa garaipena Mark Cavendishek lortu du, edizio honetan lortzen duen bosgarrena.
Nibali bigarrene izan zen 2011ko edizioan eta hirugarren 2010ekoan, eta aurten bai, aurten lortu du sailkapeneko lehen postuan amaitzea. Nibalirekin batera Rigoberto Uran (Sky) kolonbiarra eta Cadel Evans (BMC) australiarraizan dira podiumean.
Itzuli handietan ohikoa denez, Giroko azken kilometroak irabazleentzako omenaldia izan dira, batez ere Nibalirentzat, Giroa izan delako beti bere lasterketa gustukoena, eta garaile izatea bere amets handia zelako.
Aurreko egunetan ez bezala, gaur ez da hotzik ezta elurrik izan, eta eguzkia tarteka ikusteko aukera izan dute txirrindulariek. Tropelak lasai hartu du eguna, orain arte gertatutakoa ontzat emanda.
Cavendishen bosgarrena
Bresciako kaleetan sartu arte ez da lehiarik izan. Hiriguneko zirkuitoan esprinterren taldeak aritu dira borrokan lasterketa kontrolpean izateko.
Beste behingoz, Mark Cavendish izan da azkarrena (eta indartsuena) helmugan. Britaniarrak 5 ordu, 30 minutu eta 9 segundo behar izan ditu. Bigarren Sacha Modolo (Bardini) izan da eta hirugarren Elia Viviani (Cannodare), Nibalirren tropel nagusiarekin batera, eta Cavendishen denbora bera eginda.
21. etapa:
1 Mark CAVENDISH GBR OPQ 5:30:09
2 Sacha MODOLO ITA BAR 0
3 Elia VIVIANI ITA CAN 0
4 Giacomo NIZZOLO ITA RLT 0
5 Luka MEZGEC SLO ARG 0
6 Roberto FERRARI ITA LAM 0
7 Kenny DE HAES BEL LTB 0
8 Manuel BELLETTI ITA ALM 0
9 Giovanni VISCONTI ITA MOV 0
10 Luca PAOLINI ITA KAT 0
11 Brett LANCASTER AUS OGE 0
12 Francisco José VENTOSO ALBERDI ESP MOV 0
13 Ioannis TAMOURIDIS GRE EUS 0
14 Robert HUNTER RSA GRS 0
15 Marco CANOLA ITA BAR 0
16 Leonardo Fabio DUQUE COL COL 0
17 Rafael ANDRIATO BRA VIN 0
18 Miguel Angel RUBIANO CHAVEZ COL AND 0
19 Marco MARCATO ITA VCD 0
20 Matteo TRENTIN ITA OPQ 0
Sailkapen nagusia:
1 Vincenzo NIBALI ITA AST 84:53:28
2 Rigoberto URAN URAN COL SKY +4:43
3 Cadel EVANS AUS BMC +5:52
4 Michele SCARPONI ITA LAM +6:48
5 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ COL ALM +7:28
6 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +7:43
7 Rafal MAJKA POL TST +8:09
8 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA ESP MOV +10:26
9 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN +10:32
10 Domenico POZZOVIVO ITA ALM +10:59
11 Franco PELLIZOTTI ITA AND +11:35
12 Samuel SANCHEZ GONZALEZ ESP EUS +12:13
13 Yury TROFIMOV RUS KAT +12:55
14 Tanel KANGERT EST AST +12:57
15 Robert KISERLOVSKI CRO RLT +14:27
16 Sergio Luis HENAO MONTOYA COL SKY +18:19
17 Wilco KELDERMAN NED BLA +20:18
18 Darwin ATAPUMA HURTADO COL COL +28:56
19 Damiano CARUSO ITA CAN +30:56
20 Francis MOUREY FRA FDJ +32:22
21 Francis DE GREEF BEL LTB +33:20
22 Egoi MARTINEZ DE ESTEBAN ESP EUS +37:1
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.