Frantziako Tourra
2024/11/07 - 18:24
EITBk TM Broadcast sari bat jaso du, 2023ko Frantziako Tourraren Grand Departen egindako ekoizpen lanagatik
Hain zuzen ere, izen handiko golardo horietan, Zuzeneko Ekoizpen Tekniko Onena saria irabazi du EITBk. Munduko 200 telebistarentzat baino gehiagorentzat ekoitzi zuen EITBk 2023ko Frantziako Tourrak Bilbon egindako irteeraren emankizuna.
2024/10/29 - 18:49
2025eko gizonezkoen Frantziako Tourra oso menditsua izango da, eta esprinterrei aukera gutxiago emango dizkie
Lilletik irtengo da, uztailaren 5ean, Parisen amaitu, uztailaren 27an, eta Frantzian jokatuko dute osorik. Lasterketako 112. ekitaldia asteartean aurkeztu dute.
2024/08/19 - 00:14
Ion Lazkano (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa): ''Tour positiboa izan da, pozik gaude egindakoarekin''
Tourra amaituta, euskal taldeko kirol arduradunak 2024ko Frantziako Tourrean egindako lan ona azpimarratu nahi izan du, "lehen egunetik protagonista izanda".
2024/08/18 - 21:38
Niewiadoma poloniarrak irabazi du Frantziako Tourra, eta Vollering 4 segundora geratu da
SD Worx taldeko herbeheretarrak lidergoa galdu zuen bosgarren etapan erorita, eta Niewiadomak lan bikaina egin du maillot horiari eusteko.
2024/08/17 - 23:14
Santesteban: ''Pena izan da ihesaldian ezin izan naizela sartu, baina taldea prest dago azken etaparako''
Ane Santesteban Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindulariak Frantziako Tourreko 7. etaparen balorazioa egin du EITB Mediarentzat. Azken etapa abuztuaren 18an jokatuko da, eta taldea prest dagoela adierazi du Santestebanek.
2024/08/17 - 19:44
Ghekiere belgikarrak irabazi du Le Grand-Bornanden, eta Niewiadoma poloniarrak lider jarraitzen du
Ghekiere bera bakarrik sartu da helmugan, eta minutu eta 15 segundoko aldea atera dio Maeva Squiban frantziarrari eta minutu eta 23 segundokoa Demi Volleringi.
2024/08/16 - 22:13
Goikoetxea: ''Iurani ihesaldian egon da, pena ezin izan dela iritsi, eta Usoa lehenengoetatik gertu sartu da''
Peio Goikoetxea Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol zuzendariak Frantziako Tourreko 6. etaparen balorazioa egin du EITB Mediarentzat. Iurani Blanco eguneko ihesaldian egon da, eta Usoa Ostolazak 31. postuan gurutzatu du helmugako marra.
2024/08/16 - 20:01
Kerbaolek irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, eta Niewiadomak lider jarraitzen du
Cedrine Kerbaolek bereganatu du garaipena seigarren etapan, helmugara bakarrik iritsita eta tropelari 21 segundo aterata. Katarzyna Niewiadomak liderraren maillot horiari eutsi dio.
2024/08/15 - 22:24
Ostolaza: ''Egun zaila izan da; uste baino azkarrago joan gara''
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Ane Santesteban eta Usoa Ostolaza txirrindulariak 29. eta 31. postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Frantziako Tourreko bosgarren etapan. Honela kontatu digu Ostolazak.
2024/08/15 - 20:26
Vasek irabazi du bosgarren etapa eta Niewiadoma da lider berria, Volleringen erorikoaren ondorioz
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Ane Santesteban eta Usoa Ostolaza txirrindulariak 29. eta 31. postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, eta, sailkapen nagusian, Niewiadomatik 8:45era eta 4:19ra daude, 45. eta 32. postuetan.
2024/08/14 - 23:24
Ion Lazkano (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa): ''Eguna ez da nahi genuen bezala joan''
Euskal taldeko kirol arduradunak, Frantziako Tourreko laugarren etapa amaituta, nabarmendu du nola Laboral Kutxak "hainbat arazo" izan dituen, "mekanikoak, eta osasunekoak". "Gogotsu gaude", adierazi du, baina.
2024/08/14 - 21:29
Pietersek bereganatu du garaipena Liejan, eta Volleringek alde handiagoa du Tourreko sailkapen nagusian
Fenix-Deceuninck taldeko txirrindulari herbeheretarra sailkapen nagusiko lider dabilen SD Worxeko ziklista baino azkarrago aritu da bien arteko esprintean, lasterketako laugarren etapan. Sailkapen nagusian, Pieterse bigarren jarri da, eta 22 segundora du Vollering.
2024/08/13 - 23:53
Peio Goikoetxea (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa): ''Ez dugu erorikorik izan, eguna ondo libratu dugu''
"Hurrengo egunetan, gogortasuna egongo da ibilbidean, eta hor espero dugu gure maila ematea, eta postuak aurreratzen joatea", nabarmendu du euskal taldeko kirol zuzendariak, asteartean, Frantziako Tourreko bigarren eta hirugarren etapak jokatuta.
2024/08/13 - 23:23
Demi Volleringek irabazi du Rotterdameko erlojupekoa, eta Frantziako Tourreko lider jarri da
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra izan da onena astearte arratsaldean jokatutako hirugarren etapan, eta sailkapen nagusiko aurreneko postura igo da. Lorena Wiebes Volleringen taldekidea da bigarren tokian, hiru segundora.
2024/08/13 - 00:29
Ane Santesteban: ''Egun historikoa izan da, guretzat, podiumera igo baikara, Tonettirekin eta Blancorekin''
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindulariak, Frantziako Tourreko lehenengo etapa amaituta, pozik azaldu da; izan ere, euskal taldeak lortu du mendiko sailkapenaren maillota, Cristina Tonettiri esker, eta ziklista saiatuenaren saria, Yurani Blancoren bidez.
2024/08/06 - 22:08
Santesteban eta Ostolaza izango dira Laboral Kutxaren liderrak Tourrean
Lasterketa datorren astelehenean hasiko da, abuztuaren 12an. Zazpi etapa izango ditu, eta horietako azkena Alpe d 'Huezen amaituko da.
2024/07/29 - 16:58
Etapa bat irabaztea, Laboral Kutxaren helburua Frantziako Tourrean
Taldeak aurrez aukeratutako 11 txirrindulariak iragarri ditu: Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Cata Soto, Laura Tomasi, Cristina Tonetti eta Eri Yonamine.
2024/07/29 - 15:25
Laboral Kutxak 11 txirrindulariko aurre-hautaketa aurreratu du Frantziako Tourrerako
Yurani Blanco, Usoa Ostolaza, Lourdes Oyarbide, Nadia Quagliotto, Ane Santesteban, Aileen Schweikart, Debora Silvestri, Cata Soto, Laura Tomasi, Cristina Tonetti eta Eri Yonamine dira aukeratuak.
2024/07/21 - 23:12
Erlojupeko saioan enegarren erakustaldia emanda irabazi du Pogacarrek Frantziako Tourra hirugarrenez
Tadek Pogacar jaun eta jabe izan da Frantziako Tourrean. Guztira, sei etapa bereganatu ditu, eta azkeneko erlojupekoan ere aise gailendu da. Jonas Vingegaardek eta Remco Evenepoelek osatu dute podiuma, eta Mikel Landak bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.
2024/07/21 - 22:34
Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel, Frantziako Tourreko podiumean
Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma) eta Remco Evenepoel (Soudal) izan dira 2024ko Frantziako Tourreko hiru txirrindulari onenak. Batera igo dira podiumera azken etapa lehiatu ondoren.