Frantziako Tourra
2025/07/10 - 10:46
Frantziako Tourraren 7. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Saint-Malo - Mur-de-Bretagne Guerledan
Txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute laburra baina gogorra den Mur-de-Bretagne mendatea, jardunaldiko azken zatian. Mendi ertaineko etapa da, eta aurreikuspena da azken kilometroetan lehia bizi-bizia izatea.
2025/07/10 - 10:46
2025eko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bayeux-Vire Normandie (201,5 km)
Hirugarren eta laugarren mailatako sei mendate, eta % 10eko malda azken 700 metroetan; 112. Frantziako Tourreko seigarren lasterketa egunak 3.500 metro baino gehiago ditu pilatutako maldari dagokionez; parte-hartzaileak adi-adi ibili beharko dira, beraz.
2025/07/09 - 21:01
Alex Aranburu: ''Asteartean hobeto sentitu nintzen; gogotsu nabil hurrengo egunetarako''
Cofidis taldeko txirrindulari gipuzkoarrak ondorengo egunetako etapak ditu jomugan, asteazkeneko erlojupekoa amaituta; izan ere, jardunaldi aproposak izan litezke, haren ezaugarriak kontuan izanik.
2025/07/09 - 20:27
Ion Izagirre: ''Erlojupekoa lasai hartu dut, eta taldeak hurrengo etapan du helburua''
Ion Izagirre Cofidis taldeko txirrindularia 93. izan da 2025eko Frantziako Tourreko 5. etapako erlojupekoan, Remco Evenepoel irabazlearekiko 4 minutu eta 27 segundora. EITB Mediari adierazi dionez, sentsazio ona berreskuratzen ari da, eta gogoratu du ihesaldietan sartzea dela taldearen helburua.
2025/07/09 - 20:04
Remco Evenepoelek irabazi du erlojupekoa, Caenen, eta Tadej Pogacar Frantziako Tourreko lider berria da
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarrak 16 segundoko aldea lortu du etapan bigarren postua lortu duen Tadej Pogacarrekiko, eta 1:21 Jonas Vingegaardekiko; Visma-Lease a Bikeko danimarkarrak 1:05 galdu du Pogacarrekiko, eta galtzaile atera da erlojupekoan.
2025/07/09 - 19:57
Evenepoelek eraman du erlojupekoa, Pogacarrek liderraren maillota jantzi, eta Vingegaardek kolpea hartu du
2025eko Frantziako Tourraren 5. etapa erlojupekoa izan da. Remco Evenepoel izan da nagusi, Tadej Pogacarri 16 segundo aterata. Pogacarrek liderraren elastikoa jantzi du. Jonas Vingegaardek saio kaskarra egin du; irabazleak minutu eta 20 segundo atera dizkio, eta, Pogacarrek, minutu eta 5 segundo.
2025/07/09 - 10:40
2025eko Frantziako Tourreko 5. etaparen profila: Caen–Caen, 33 km, banakako erlojupekoa
Errepide zabal eta lauen arteko ibilbideak hanka sendoenak dituzten txirrindulariei egingo die mesede.
2025/07/08 - 21:34
Nord Departamenduaren eta txirrindularitzaren arteko lotura: ziklistak, lasterketak eta taldeak
Frantziako iparraldean dagoen Nord Departamenduan izan da 2025eko Frantziako Tourra, aurreneko etapetan. Horren harira, ETBren "On Tour" saioan, Xabier Usabiagak aztertu du departamendu horren eta txirrindularitzaren arteko lotura, historian zehar oso bizia izan baita.
2025/07/08 - 20:31
Bingen Fernandez: ''Alex Aranburuk ezin izan du aurrean egon, ez dugu nahi genuen emaitza lortu''
Bingen Fernandez Cofidis taldearen zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du Frantziako Tourreko 4. etapa amaituta. Aranaburuk adierazi du ezin izan duela etapa irabazteko lehian egon. Horrez gain, esan du taldeak hemendik aurrera kirol kontuetan soilik zentratu nahi duela.
2025/07/08 - 19:50
2025eko Frantziako Tourreko 4. etapako azken kilometroa
Frantziako Tourreko laugarren etapak amaiera zirraragarria izan du. Tropeltxo txiki batean heldu dira azken metroetara lasterketa irabazteko faborito nagusiak, eta etapako irabazlea haien arteko esprintean erabaki da.
2025/07/08 - 19:46
Pogacarrek irabazi du Rouenen, ikusgarria izan den etapan, eta Van der Poelek maillot horiari eutsi dio
UAE taldeko txirrindulari esloveniarrak profesionaletan lortzen duen ehungarren garaipena eskuratu du, Van der Poel bigarren helmugaratu da, eta Jonas Vingegaard, hirugarren. Tourra irabazteko hautagai nagusiek emozioz betetako amaiera eman diote jardunaldiari.
2025/07/08 - 19:35
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 4. etapako Saint-Hilaireko aldapan
2025eko Frantziako Tourreko laugarren etaparen azken txanpa ikusgarria izan da. Helmugarako 5,5 kilometro falta zirenean Tadej Pogacarrek eta Jonas Vingegaardek maldan gora duten gaitasuna erakutsi dute.
2025/07/07 - 21:50
Lapurtutako 11 bizikletak berreskuratu ditu Izagirre eta Aranbururen Cofidis taldeak
Lapurreta gertatu zen hoteletik gertu aurkitu dituzte bost bizikleta, eta gainerako seiak, aldiz, Belgikako mugatik gertu.
2025/07/07 - 20:16
Bi eroriko, Frantziako Tourreko 3. etapako azken kilometroetan
2025eko Frantziako tourreko hirugarren etapako azken hiru kilometroetan bi eroriko izan dira. Horietako batean, Remco Evenepoel joan da lurrera. Azken metroetako erorikoa oso gogorra izan da; Jordi Meeusek hartu du kolpe gogorrena.
2025/07/07 - 20:14
Tim Merlierrek eskuratu du garaipena Dunkerqueko esprintean, Jonathan Milani oso gutxigatik gailenduta
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarrak irabazi du 2025eko Frantziako Tourreko etapa. Erorikoek markatu dute eguna; Jasper Philipsenek izan du nabarmenena, eta aurtengo lehenengo liderrak lasterketa utzi behar izan du. Van der Poelek maillot horiari eutsi dio.
2025/07/07 - 20:09
2025eko Frantziako Tourreko 3. etapa erabaki duen esprint estua
Tim Merlier belgikarrak irabazi du, esprint estuan, Dunkerquen amaitu den Frantziako Tourreko hirugarren etapa gorabeheratsua. Jonathan Milan italiarrara bigarren helmugaratu da, milimetro gutxiko aldearekin.
2025/07/07 - 18:52
Jasper Philipsenek Frantziako Tourra utzi du, 3. etapan erorikoa izan du eta
Alpecin-Deceuninckeko esprinterrak erorikoa izan du hirugarren etapa amaitzeko 60 kilometro falta zirenean, eta lasterketa utzi behar izan du. Bryan Coquardekin (Cofidis) tupust egin eta lurrera joan da. Philipsen aurtengo Tourreko 1. etapako irabazlea eta lehen liderra izan da.
2025/07/07 - 11:19
2025eko Frantziako Tourreko 4. etaparen profila: Amiens Métropole-Rouen (174,2 km)
Txirrindulariek 3. eta 4. mailako bost mendate igo beharko dituzte azken 40 kilometroetan.
2025/07/06 - 20:03
Van der Poelek irabazi du bigarren etapa, eta horiz jantzi da
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarra gainditu du azken esprintean, Philipsen taldekidearen tokia hartu du sailkapen nagusian, eta, ondorioz, maillot horia jantzi du.
2025/07/06 - 20:02
Frantziako Tourreko 2. etapa: azken kilometroa aldapa gora eta Van der Poelen garaipena
Frantziako Tourreko 2. etaparen amaiera ikusgarria izan da. Aldapa gora egin dute azken kilometroa, eta Mathieu van der Poel, Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard bete-betean sartu dira garaipena eskuratzeko lehian.