Frantziako Tourra
2023/10/25 - 17:01
Alpe d'Huezen bukatuko da 2024ko emakumezkoen Tourra
Frantziako lasterketak bi jardunaldi menditsu, gorabeheraz betetako hiru etapa, beste horrenbeste etapa lau eta erlojupeko bat izango ditu.
2023/10/24 - 22:13
Asteazkenean aurkeztuko dute 2024ko Frantziako Tourraren ibilbidea
Gizonezkoen lasterketa 111. aldiz egingo dute; ekainaren 29an hasiko da, larunbatez, Florentzian, eta Nizan amaitu, uztailaren 21ean, igandez; historian aurreneko aldiz, ez da Parisen amaituko, Olinpiar Jokoak uztailaren 26an hasiko baitira Frantziako hiriburuan.
2023/07/30 - 20:15
Demi Volleringek irabazi du 2023ko Frantziako Tourra, eta Ane Santestebanek zortzigarren postuan amaitu du
SD Worx taldeko txirrindulari herbeheretarra bigarren tokian sailkatu zen 2022an, Tourrean, baina aurten nagusitasun handiz gailendu da. Lotte Kopecky taldekideak egin du bigarren, eta Marlen Reusser suitzarrak, Worxekoa bera ere, azken etapako erlojupekoa eskuratu du.
2023/07/30 - 00:48
Demi Vollering Tourmaleteko lainoan gailendu da eta erabakita utzi du Tourra
Holandarra Tourmaleteko gailurrean koroatu da, laino bizi baten azpian, lidertzara salto egiteko.
2023/07/28 - 22:11
Emma Norsgaardek irabazi du Blagnacen, ihesaldi bat burututa, eta Kopeckyk lau segundo lortu ditu
Movistar taldeko txirrindulari danimarkarrak kilometro asko eman ditu ihesaldian, Alonso (Ceratizit) espainiarrarekin eta Skalniak-Sojka (Canyon) poloniarrarekin, eta indarra izan du, azken kilometroan, aurrera egin eta Tourreko seigarren etapa irabazteko.
2023/07/27 - 22:58
Ormaiztegik Jon Izagirre omendu du
Ormaiztegiko herritarrek Frantziako Tourreko 12. etapa poltsikoratu zuen Jon Izagirre txirrindularia omendu dute, erakustaldia eman zuena. Bertan, txirrindularitza eskolako gaztetxoek pasilloa egin diote (Goierri Irrati Telebistak utzitako irudiak).
2023/07/27 - 22:55
Harrera beroa egin diote gernikarrek Pello Bilbaori
Gernikako herritarrek eta lagunek merezitako omenaldia egin diote Pello Bilbao txirrindulariari Frantziako Tourrean egindako paperagatik, etapetako bat bereganatuz.
2023/07/27 - 21:07
Ricarda Bauernfeind alemaniarrak irabazi du bosgarren etapa, 40 kilometro bakarrik ihes egin ondoren
Bestalde, Ane Santesteban euskalduna zazpigarren postuan helmugaratu da, baina sailkapen nagusian postu bat galdu du eta orain 12. dago.
2023/07/26 - 20:48
Yara Kastelijn herbeheretarrak 4. etapa irabazi du ihesalditik
Ane Santesteban (Jayco) euskaldunak 2:10era zeharkatu du helmuga eta hamaikagarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.
2023/07/24 - 21:20
Liane Lipper alemaniarrak irabazi du Frantziako Tourreko bigarren etapa
Alemaniako txapeldunak Lotte Kopecky liderra (SD Worx) eta Silvia Persico italiarra (UAE Team ADQ) gainditu ditu esprint estu batean. Ane Santesteban hamabigarren helmugaratu da.
2023/07/24 - 00:38
Pello Bilbaoren eta Mikel Landaren adierazpenak, Parisen, Frantziako Tourra bukatu ostean
Bahrain-Victorius taldeko bi euskal txirrindulariek Tourraren balantzea izan dute hizpide, azken etapa eginda.
2023/07/24 - 00:03
2023ko Frantziako Tourra: sailkapenak, gaurko etapako irabazlea, maillot horia
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Frantziako Tourreko 19. etaparen ostean.
2023/07/23 - 23:09
Vingegaard, Pogacar eta Adam Yates, 2023ko Frantziako Tourraren podiumean
Jonas Vingegaard danimarkarrak (Jumbo-Visma) irabazi du 2023ko Frantziako Tourra; Tadej Pogacar esloveniarra (UAE Emirates), bigarren; eta Adam Yates britainiarra (UAE), hirugarren izan dira. Danimarkako ereserkia Vingegaarden omenez entzun da Parisen.
2023/07/23 - 22:44
Juan Maria Aburto Bilboko alkatearen mezua, Tourra amaitu eta gero
Frantziako Tourra igande honetan amaitu da, eta Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Tourrak Euskal Herrian hasteak hainbat alde on ekarri dituela adierazi du.
2023/07/23 - 22:13
2023ko Frantziako Tourreko 21. etaparen azken kilometroa
Jordi Meeus BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulari belgikarrak ezustekoa eman du azken etapako esprintean, aurkari guztiak mendean hartuta. Vingegaardek, bestalde, bigarren aldiz poltsikoratu du Frantziako Tourra, Parisen.
2023/07/23 - 21:47
Lotte Kopeckyk ezustekoa eman du Tourraren hasieran, lehen etapa irabazita eta maillot horia jantzita
Worx taldeko txirrindulari belgikarrak bereganatu du lehen etapa. Mireia Benito espainiarrak erorikoa izan du eta lasterketa utzi behar izan du. Ane Santesteban hemezortzigarrena izan da.
2023/07/23 - 20:33
Jumbo-Vismak xanpain pixka bat edanez ospatu du Vingegaardek Tourrean lortutako garaipena
Danimarkarraren taldekideek, azken etapan, Vingegaardek erdietsitako garaipen handia ospatu ahal izan dute, pozarren.
2023/07/23 - 20:06
Vingegaardek, Pogacarrek, Philipsenek eta Cicconek, azken etapan, irabazleen maillotak erakutsi dituzte
Hurrenez hurren, hauetan gailendu dira: sailkapen nagusian, gazteen sailkapenean, puntukako sailkapenean eta mendiko sailkapenean. Halaber, Jumo-Visma osoa jarri da, argazkilarientzat, Vingegaard liderraren aldamenean.
2023/07/23 - 19:24
Frantziako Tourraren irteeraren lekukoa emango dio gaur Euskadik Florentziari
2024ko Frantziako Tourraren irteera handia antolatuko du Florentziak, eta horren erreleboa irudikatzen duen garaikurra emango dio gaur Parisen Euskadik Florentziako Emilia-Romagnako alkateari. Euskadin izandako Tourraren lehenengo hiru etapek 840.000 pertsona inguru bildu zituzten.
2023/07/23 - 17:14
2023ko Tourra: Vingegaarden eta Pogacarren arteko lehia, eta euskal zaleak eta txirrindulariak, protagonistak
Historikoa izan da 1010. Frantziako Tourra: hasiera ahaztezina izan zuen Euskal Herrian, eta, gerora, Vingegaarden eta Pogacarren arteko borroka ikusgarria izan da. Danimarkarrak bigarren aldiz irabaziko Tourra, arratsaldean, Parisen.