Frantziako Tourra
2024/07/13 - 20:53
Lazkano: ''Egun oso polita, izugarria; bakarrik eskerrak ematea etorri diren guztiei''
Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia protagonista izan da Frantziako Tourreko 14. etapan. Tourmalet mendatean onena izan da, Euskal Herriko hainbat zale egon diren etapan. Gasteizkoak EITB Mediarekin hitz egin du etapa amaituta.
2024/07/13 - 20:43
Matxin: ''Zuzendari gisa ilusio handia egin dit etapa garaipen hau lortzeak''
Joxean Fernandez 'Matxin' UAE Emirates taldeko kirol zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du Tadej Pogcar taldeburuak Frantziako Tourreko 14. etapa irabazi ostean. Basaurikoak etaparen analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/07/13 - 19:55
Pogacar nagusitu da Saint-Lary-Soulan Pla d'Adeten, eta lidertza sendotu du
Tadej Pogacarrek etapa garaipena bereganatu du Frantziako Tourreko 14. Etapan. 43 segundo atera dizkio Vingegaardi eta minutu bat eta 14 segundo Evenepoeli. Hala, bada, sailkapen nagusian liderrak minutu bat eta 57 segundo ateratzen dizkio danimarkarrari.
2024/07/13 - 19:48
Tourreko 14. etapako azken kilometroetako erasoak eta Pogacarren garaipena
Frantziako Tourreko 14. etapako azken kilometroetan hainbat eraso egon dira. Ihesean joan direnen artean Oier Lazkano egon da, baina zazpi kilometroren faltan harrapatu du tropelak. Azken lehia Pogacar, Vingegaard eta Evenepoelen artekoa izan da, eta esloveniarra nagusitu da.
2024/07/13 - 18:26
Oier Lazkano, onena Tourmalet gainean
Oier Lazkano Movistar taldeko euskal txirrindularia izan da onena Tourmalet mendatean, Frantziako Tourreko 14. etapan. Lasterketaren buruan pasa da, aurkari guztiak atzean utzita, helmugatik 62 kilometrora dagoen Tourmalet mendate gaineko pankartatik.
2024/07/13 - 12:02
2024ko Frantziako Tourraren 15. etaparen profila eta ibilbidea: Loudenvielle - Plateau de Beille (197,7 km)
Bigarren eta azken atseden-egunaren aurreko etapa. Txirrindulariek 1. mailako lau mendate gainditu beharko dituzte, eta etapa maila bereziko Plateau de Beille eski estazioan amaituko da.
2024/07/12 - 22:00
Philipsenek bigarren garaipena lortu du Tourrean, eta Roglic eta Ayuso erretiratu egin dira
Jasper Philipsen (Alpecin) izan da azkarrena Paueko helmugan, eta bere bigarren garaipena lortu du aurtengo Frantziako Tourrean. Erorikoa izan da azken kilometroan, eta horrek esprinta baldintzatu du. Bestalde, Primoz Roglic eta Juan Ayuso erretiratu egin dira.
2024/07/12 - 20:23
Ion Izagirre: ''Azken 5-6 egunetan infekzio batekin nenbilen, baina gorputzari ezin nion buelta eman''
Ion Izagirre euskal txirrindulariak 2024ko Frantziako Tourra utzi behar izan zuen 11. etapan. Cofidis taldeko ziklistak lasterketa zergatik utzi zuen azaldu du ETBko On Tour saioan.
2024/07/12 - 19:38
Frantziako Tourreko 13. etapako azken kilometroa eta esprinta
Agen eta Paue artean lehiatu den Frantziako Tourreko 13. etapa oso esprint estuan erabaki da, eta Jasper Philipsen belgikarra gailendu da. Philipsenek, gaurkoarekin, bigarren esprinta irabazi du Tourrean.
2024/07/12 - 19:29
Lau txirrindulari erori dira 13. etapako azken esprintean
Arnaud De Lie (Lotto), Cees Bol (Astana), Amaury Capiot (Arkea) eta Maxim Van Gils (Lotto) txirrindulariek eroriko gogorra izan dute helmugatik metro gutxira.
2024/07/12 - 19:24
Philipsenek bigarren garaipena lortu du Tourrean
Jasper Philipsen nagusitu da Paueko helmugan, Wout van Aert eta Pascal Ackermann garaituta. Azken kilometroan erorikoa izan da, eta horrek esprinta baldintzatu du. Bestalde, Primoz Roglic eta Juan Ayuso erretiratu egin dira.
2024/07/12 - 17:42
Roglicek eta Ayusok Frantziako Tourra utzi dute
Primoz Roglicek lasterketa uztea erabaki du, bezperan izandako erorikoak eragindako zauriengatik.
2024/07/12 - 10:41
2024ko Frantziako Tourraren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Paue - Saint Lary Soulan Pla d’Adet (151,9 km)
Pirinioetako sarrera edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, 4.000 metroko desnibela eta zailtasun handiko hiru mendate jarraian pilatuz, horien artean Tourmalet klasikoa.
2024/07/11 - 23:11
Girmay nagusitu da Pello Bilbaok lasterketa utzi behar izan duen Tourreko 12. etapan
Intermarcheko txirrindulariak lasterketako esprinterrik onena dela berretsi du. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek jarraitzen du lider, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
2024/07/11 - 20:48
Urtero garaipenen bat lortzen duten txirrindulariak
Txirrindularitzan gero eta zailagoa da garaipen bat lortzea. Hala ere, badira denboraldiro, hutsik egin gabe, gutxienez etapa bat irabaztea lortzen duten txirrindulariak.
2024/07/11 - 19:49
Eroriko handia izan da tropelean Frantziako Tourreko 12. etapan, tartean Roglic
Jardunaldia amaitzeko 12 kilometro falta zirenean, Alexey Lutsenkok bizikletaren kontrola galdu du, erdibitzaile batekin topo egin eta gero. Haren eroriak beste txirrindulari batzuk bota ditu. Primoz Roglic izan da kaltetuetako bat, eta helmugan bi minutu baino gehiago galdu ditu.
2024/07/11 - 19:43
Frantziako Tourreko 12. etapako azken kilometroa eta esprinta
Aurilac eta Villeneuve-Sur-Lot artean lehiatu den Frantziako Tourreko 12. etapa oso amaiera lehiatuan erabaki da, Biniam Girmay eritrearrak irabazi duelarik.
2024/07/11 - 19:40
Biniam Girmayk Villeneuve-sur-Loteko esprinta irabazi du, eta hiru etapa garaipen daramatza 2024ko Tourrean
Intermarcheko txirrindulariak berretsi egin du lasterketako esprinterrik onena dela, oraingoz behintzat. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
2024/07/11 - 17:00
Pello Bilbaok Frantziako Tourra utzi behar izan du 12. etapan
Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarrak Frantziako Tourra utzi behar izan du 12. etapa lehiatzen ari zela. Bahrain taldeko kidea ez zen ondo ibili bezperako etapan, ondoezak jota, eta gaur etxerako bidea hartu beharrean izan da.
2024/07/11 - 11:17
2024ko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Aurillac - Villeneuve-Sur-Lot (203,6 km)
Txirrindulariek laugarren mailako hiru mendate izango dituzte ibilbidean, baina azken 68 kilometroak ia lauak dira.