Frantziako Tourra
2024/07/05 - 20:00
Evenepoelek atzeko gurpilean presioa galduta egin ditu Tourreko 7. etapako erlojupeko azken bi kilometroak
Remco Evenepoelek irabazi du Frantziako Tourreko zazpigarren etapako erlojupekoa. Helmugarako bi kilometro baino zertxobait gehiago falta zirenean, zerbait igarri du atzeko gurpilean; gurpilak presioa galdu du. Hala ere, belgikarrak etapa garaipena bereganatu du.
2024/07/05 - 19:58
Evenepoelek erlojupekoa irabazi du eta Pogacar liderrarekiko distantzia murriztu du
Soudal taldeko txirrindulariak 12 segundo atera dizkio Tadej Pogacar liderrari, eta, ondorioz, esloveniarrak 33 segundora du orain belgikarra.
2024/07/05 - 12:57
2024ko Frantziako Tourraren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Semur en Auxois - Colombey les Deux Églises
Jardunaldiak 183,4 kilometroko ibilbidea du, eta profil laua, baina bost mendate puntuagarri izango dira: 3. mailako bi eta 4. mailako hiru.
2024/07/04 - 21:07
Afrikako txirrindularitzaren hainbat mugarri, Frantziako Tourraren historian
Biniam Girmay eritrearrak 2024ko Tourreko hirugarren etapa irabazi du, eta maillot berdearen jabea da egun, puntukako sailkapeneko liderra baita. Horren harira, Xabier Usabiagak Afrikako txirrindularitzak historian zehar izandako hainbat mugarri ekarri ditu gogora, "On Tour" saioan.
2024/07/04 - 20:29
Frantziako Tourreko 6. etapako azken kilometroa, Dylan Groenewegenek esprintean irabazi duena
Jayco AlUla taldeko Dylan Groenewegen txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko seigarren etapa, ostegunean, Dijonen, oso estua izan den esprintean
2024/07/04 - 19:43
Dylan Groenewegenek irabazi du Dijonen izandako esprinta, eta Pogacarrek lider jarraitzen du Tourrean
Herbehereetako txapeldunak, azken metroetan, Biniam Girmay eta Fernando Gaviria menderatu ditu, eta, horrenbestez, seigarren aldiz lortu du etapa garaipena Tourrean. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2024/07/04 - 12:16
2024ko Frantziako Tourraren 6. etaparen profila eta ibilbidea: Macon - Dijon (163,5 km)
Pedalei ematen hasi bezain laster aurkituko duten laugarren mailako mendate bakarra izan ezik, etapako ibilbidea laua izango da. Aukera ona izango da maillot berdea lortu nahi dutenentzat.
2024/07/04 - 12:14
2024ko Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Nuits Saint Georges-Gevrey Chambertin (25,3 km)
Erlojupekoetan espezialistak diren parte hartzaileentzat jardunaldi aproposa da ostiralekoa, eta arreta osoa maillot horia lortzeko hautagaiek izango dute. Etaparen amaieran, Curtil-Vergy igoera izango dute (1,6 kilometro, eta batez beste, %6,1ko maldekin).
2024/07/03 - 22:56
Mark Cavendishek bere 35. garaipena lortu du Tourrean, historian etapa gehien irabazi dituen ziklista
Bere ibilbideko azken denboraldian lortu du historian Tourrean etaparik gehien irabazi dituen ziklista izatea. Eddy Merckxekin zuen berdinketa desegitea lortu du 5. etapan lortutako garaipenarekin.
2024/07/03 - 21:05
Cavendish, historiako esprinterrik handiena: 165 garaipen, Tourreko 35 etapa, eta Giroko 17
Txirrindulari britainiarrak, 2024ko Frantziako Tourreko bosgarren etapan eskuratutako garaipena zenbatuta, historian Tourrean etaparik gehien irabazi dituen ziklista da. Eddy Merckxekin zuen berdinketa desegitea lortu du.
2024/07/03 - 20:42
Pello Bilbao: ''Nahiz eta oso azkar joan, ez daukat kolpe seriorik''
Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarra erori egin da 5. etapa amaitzeko 60 kilometro falta zirela. Zorionez, Bahrain taldeko kideak ez du arazorik izan tropelera bueltatu eta etapa gainerakoekin bukatzeko.
2024/07/03 - 20:18
Mark Cavendish Tourreko podiumean, lasterketa horretan 35. garaipena lortu eta historia eginda
Mark Cavendish britainiarra Frantziako Tourreko historiara igaro da, Eddy Merckx handia gainditu baitu lasterketa horretan etapa kopuru gehien irabazi dituen txirrindulari gisa, 35 etapa irabazita.
2024/07/03 - 20:12
Cavendish izan da azkarrena Frantziako Tourreko 5. etapako azken kilometroan
Txirrindulari britainiarrak bere Frantziako Tourreko 35. etapa irabazi du. Saint Vulbaseko esprinta irabazi eta Tourreko etapa gehien irabazi dituen txirrindularia bilakatu da.
2024/07/03 - 19:53
Cavendishek Saint-Vulbaseko esprinta irabazi du, eta historian Tourreko etaparik gehien dituen ziklista da
Txirrindulari britainiarrak, 39 urtekoa bera, Frantziako Tourreko 35 etapa ditu irabazita, dagoeneko, bere palmaresean, eta Eddy Merckx historikoa aurreratu du; 2021etik, berdinduta zeuden, Merckx eta Cavendish. Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du.
2024/07/03 - 19:08
Pello Bilbaok eta beste bost txirrindularik erorikoa izan dute, 5. etapan, 60 kilometro gelditzen zirela
Tadej Pogacar sailkapen nagusiko liderrak saihestu egin du erorikoa, baina Pello Bilbaok eta beste bost ziklistak, Oliveirak, Muhlbergerrek, Grignardek, Rickaertek eta Mohoricek, ezin izan dute, eta lurrera joan dira. Bizkaitarra kilometro batzuen buruan itzuli da tropelera.
2024/07/03 - 12:53
2024ko Frantziako Tourraren 5. etaparen profila eta ibilbidea: Saint-Jean-de-Maurienne - Saint-Vulbas (177 km)
Etapa laua izango da ia osorik, laugarren mailako bi mendaterekin bakarrik. Beraz, zaila izango da norbaitek ezustekoren bat ematea edo tropeletik ihes egitea.
2024/07/02 - 23:13
Pogacar Frantziako Tourreko liderra da Galibierren emandako erakustaldiaren ondoren
Sailkapen nagusian 45 segundo ateratzen dizkio Remco Evenepoeli eta 50 Vingegaardi. Carapaz, atzoko liderrak, denbora asko galdu du.
2024/07/02 - 21:13
Oier Lazkano: ''Bagenekien erraza ez zela izango, baina saiatu behar da''
Movistar taldeko gasteiztarra, laugarren etapan, lasterketa buruan izan da, eta erasoa jo du Galibierren. Berari eman diote txirrindularirik lehiakorrenarentzako saria, asteartean.
2024/07/02 - 20:46
Mikel Landa: ''UAE topera jarri da, eta lasterketa lehertu dute''
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari murgiarrak etapa bikaina egin du, zazpigarren helmugaratu da, eta postu horretan bertan dabil sailkapen nagusian. Remco Evenepoel taldekidea "ondo" dagoela uste du: "Tour asko gelditzen da oraindik".
2024/07/02 - 19:41
Tourreko 4. etapako azken kilometroak: Pogacarren garaipena eta Evenepoel, Ayuso eta Roglic 35 segundura
Jonas Vingegaard Pogacarrengandik 37 segundora iritsi da, Remco Evenepoel, Juan Ayudo eta Primoz Roglic baino bi segundo beranduago. Mikel Landak zazpigarren postuan amaitu du.