Frantziako Tourra
2024/07/12 - 19:38
Frantziako Tourreko 13. etapako azken kilometroa eta esprinta
Agen eta Paue artean lehiatu den Frantziako Tourreko 13. etapa oso esprint estuan erabaki da, eta Jasper Philipsen belgikarra gailendu da. Philipsenek, gaurkoarekin, bigarren esprinta irabazi du Tourrean.
2024/07/12 - 19:29
Lau txirrindulari erori dira 13. etapako azken esprintean
Arnaud De Lie (Lotto), Cees Bol (Astana), Amaury Capiot (Arkea) eta Maxim Van Gils (Lotto) txirrindulariek eroriko gogorra izan dute helmugatik metro gutxira.
2024/07/12 - 19:24
Philipsenek bigarren garaipena lortu du Tourrean
Jasper Philipsen nagusitu da Paueko helmugan, Wout van Aert eta Pascal Ackermann garaituta. Azken kilometroan erorikoa izan da, eta horrek esprinta baldintzatu du. Bestalde, Primoz Roglic eta Juan Ayuso erretiratu egin dira.
2024/07/12 - 17:42
Roglicek eta Ayusok Frantziako Tourra utzi dute
Primoz Roglicek lasterketa uztea erabaki du, bezperan izandako erorikoak eragindako zauriengatik.
2024/07/12 - 10:41
2024ko Frantziako Tourraren 14. etaparen profila eta ibilbidea: Paue - Saint Lary Soulan Pla d’Adet (151,9 km)
Pirinioetako sarrera edizioko etapa gogorrenetako bat izango da, 4.000 metroko desnibela eta zailtasun handiko hiru mendate jarraian pilatuz, horien artean Tourmalet klasikoa.
2024/07/11 - 23:11
Girmay nagusitu da Pello Bilbaok lasterketa utzi behar izan duen Tourreko 12. etapan
Intermarcheko txirrindulariak lasterketako esprinterrik onena dela berretsi du. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek jarraitzen du lider, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
2024/07/11 - 20:48
Urtero garaipenen bat lortzen duten txirrindulariak
Txirrindularitzan gero eta zailagoa da garaipen bat lortzea. Hala ere, badira denboraldiro, hutsik egin gabe, gutxienez etapa bat irabaztea lortzen duten txirrindulariak.
2024/07/11 - 19:49
Eroriko handia izan da tropelean Frantziako Tourreko 12. etapan, tartean Roglic
Jardunaldia amaitzeko 12 kilometro falta zirenean, Alexey Lutsenkok bizikletaren kontrola galdu du, erdibitzaile batekin topo egin eta gero. Haren eroriak beste txirrindulari batzuk bota ditu. Primoz Roglic izan da kaltetuetako bat, eta helmugan bi minutu baino gehiago galdu ditu.
2024/07/11 - 19:43
Frantziako Tourreko 12. etapako azken kilometroa eta esprinta
Aurilac eta Villeneuve-Sur-Lot artean lehiatu den Frantziako Tourreko 12. etapa oso amaiera lehiatuan erabaki da, Biniam Girmay eritrearrak irabazi duelarik.
2024/07/11 - 19:40
Biniam Girmayk Villeneuve-sur-Loteko esprinta irabazi du, eta hiru etapa garaipen daramatza 2024ko Tourrean
Intermarcheko txirrindulariak berretsi egin du lasterketako esprinterrik onena dela, oraingoz behintzat. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta Primoz Roglic, helmugan 2:27 galduta, seigarren postura jaitsi da. Pello Bilbaok, gaixorik bera, Tourra utzi du.
2024/07/11 - 17:00
Pello Bilbaok Frantziako Tourra utzi behar izan du 12. etapan
Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarrak Frantziako Tourra utzi behar izan du 12. etapa lehiatzen ari zela. Bahrain taldeko kidea ez zen ondo ibili bezperako etapan, ondoezak jota, eta gaur etxerako bidea hartu beharrean izan da.
2024/07/11 - 11:17
2024ko Frantziako Tourraren 12. etaparen profila eta ibilbidea: Aurillac - Villeneuve-Sur-Lot (203,6 km)
Txirrindulariek laugarren mailako hiru mendate izango dituzte ibilbidean, baina azken 68 kilometroak ia lauak dira.
2024/07/11 - 11:09
2024ko Frantziako Tourraren 13. etaparen profila eta ibilbidea: Agen - Paue (165,3 km)
Etapa laua, azken zatian laugarren mailako bi mendate dituena. Helmugatik 29 kilometrora dagoen azken medatea; beraz, etapa garaipena esprintean jokatuko dela aurreikusten da.
2024/07/10 - 23:19
Bingen Fernandez, Jon Izagirrez: ''Makalik egon da; pena oso handia izan da Tourra utzi behar izatea''
"Taldea apur bat hankamotz geratuko da", onartu du Cofidiseko kirol zuzendariak, "baina onena da Jon etxerantz irtetea, eta han sendatzea", gehitu du.
2024/07/10 - 20:24
Mikel Landa: ''Egun osoan, sufritzen joan naiz; pozik, emaitzarekin''
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari arabarrak, Frantziako Tourreko 11. etapan, Erdialdeko Mendigunean, postu bat gora egin du sailkapen nagusian, eta zazpigarren dabil orain. Hala ere, adierazi du ez dela eroso ibili, eta egun "azkarra eta gogorra" izan dela.
2024/07/10 - 18:55
Vingegaardek irabazi du Le Lioranen, Pogacar esprintean menderatuta, Erdialdeko Mendiguneko etapa ikusgarrian
2022ko eta 2023ko Frantziako Tourreko irabazlea eta sailkapen nagusiko lider eta 2020ko eta 2021eko Tourreko irabazlea batera helmugaratu dira, eta Vismako txirrindulari danimarkarrak lortu du garaipena. Evenepoel 25 segundora sartu da, eta Roglic laugarren izan da, txirrindularitza egun bikainean.
2024/07/10 - 18:55
Azken kilometroa eta Vingegaarden eta Pogacarren arteko azken esprinta Frantziako Tourreko 11. etapan
Jonas Vingegaardek eta Tadej Pogacarrek bien artean jokatu dute Frantziako Tourreko 11. jardunaldiko etapa garaipena, ikusgarria izan den egunean. Azkenean, garaipena txirrindulari daniarrak bereganatu du.
2024/07/10 - 18:12
Pogacarrek Puy Mary mendatean egin du erasoa, Erdialdeko Mendiguneko etapan, 31 kilometro gelditzen zirela
Sailkapen nagusiko liderrak 1. mailako mendateko gainerako 600 metro geratzen zirela jo du aurrera, Frantziako Tourreko 11. etapan. Vingegaard, Roglic eta Evenepoel atzean utzi ditu.
2024/07/10 - 17:33
Jon Izagirrek Tourra utzi du hamaikagarren etapan
35 urteko txirrindulari ormaiztegitarrak lasterketa utzi du, arazo fisikoak direla eta. Hamaika aldiz hartu du parte Frantziako Tourrean, eta lau aldiz utzi behar izan du.
2024/07/10 - 12:50
Philipsenek irabazi du Saint-Amand-Montrondeko esprinta, eta aurrenekoz gailendu da 2024ko Frantziako Tourrean
Alpecin-Deceuninckeko esprinter belgikarrak lau etapa eta puntukako sailkapena irabazi zituen 2023ko Tourrean, eta azkarrena izan da hamargarren etapan, 111. Frantziako Tourreko bosgarren esprintean. UAEko Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du, eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.