Lasterketatik kanpo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joao Almeidak Frantziako Tourra utzi du

Châteaurouxeko helmugarako 80 kilometro falta zirenean tropeletik kanpo geratu ondoren, biziketatik jaitsi eta bere taldearen autora igotzea erabaki du.
Joao Almeida. Argazkia: EFE
Joao Almeida. Argazkia: EFE

Joao Almeida portugaldarrak, Tadej Pogacarren konfiantzazko gizonak, lasterketa utzi du Frantziako Tourreko bederatzigarren etapan, Bretainiarako bidean erorikoa izan eta bi egunera.

Erorikoan saihets haustura izan zuen, eta larunbateko etapa amaitu ahal izan zuen, erritmo motelean korritu baitzen.

Igandean, berriz, Châteaurouxeko helmugarako 80 bat kilometro falta zirenean tropeletik kanpo geratu ondoren, bizikletatik jaitsi eta bere taldearen autora igotzea erabaki du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X