Uztailak 20, larunbata
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Tourraren 20. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Niza - Col de la Couillole (132,8 km)

Lehia Col de Braus mendiaren igoeran hastea espero da, hasieratik 24,7 kilometrora. Etapa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahal izango da.
2024ko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: letour.fr.
2024ko Frantziako Tourraren 20. etapako profila. Irudia: letour.fr.

Larunbatean, uztailaren 20an, 2024ko Frantziako Tourraren 20. etapa jokatuko da. Nizatik hasita, 132,8 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Col de la Couilloleraino, edizio honetako azken-aurreko etapan. Etapa 13:35ean abiatuko da, eta irabazleak 17:18 aldera zeharkatuko du helmuga, aurreikuspenen arabera.

Lehia Col de Brausen igoeran hastea espero da, irteeratik 24,7 kilometrora. Ondoren, beste hiru mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek: Turini (1. mailakoa da eta batez beste % 5,7ko maldak ditu), Colmiane (7,5 kilometroko igoera eta batez beste % 7,1eko aldapak) eta, azkenik, Couillole (15,7 kilometroko igoera eta batez beste % 7,1eko aldapak).

Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en 15:25etik aurrera, eta ETB1en 15:30etik aurrera.

ETAPAREN PROFILA

20. etaparen profila. Irudia: letour.fr 20. etaparen profila. Irudia: letour.fr
Turini, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr Turini, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr
Couillole, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr Couillole, Frantziako Tourreko 20. etapan. Irudia: letour.fr

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X