2024ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Embrun - Isola 2000 (144,6 km)
2024ko Fantziako Tourreko hemeretzigarren etapa uztailaren 19an jokatuko dute, ostiralean. Embrunen hasi eta Isola 2000 mendatean bukatuko da ibilbidea, 144,6 kilometro egin ondoren. Txirrindulariak 12:20an hasiko dira lanean, eta antolatzaileen aurreikuspena da irabazleak 16:28 eta 17:03 bitartean zeharkatzea helmuga.
Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.
Zailtasun handiko hiru mendate izango ditu etapak: maila bereziko bi eta lehen mailako bat. Lehenengo oztopoa 42 km-ra izango dute, Vars maila bereziko mendatean (18,8 km eta batez beste % 5,7ko aldapak). Hortik, Jausiersera jaitsiko dira Bonetteko igoera hasteko, hau ere maila berezikoa (22,9 km eta batez beste % 6,9ko aldapak), Tourreko punturik altuenera iristeko: 2.802 metroko altuera. Amaitzeko, etapa Isola 2000n amaituko da, lehen mailako mendatean (16,1 km eta batez beste % 7,1eko aldapak).
Hori izango da nabarmentzeko azken aukera.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da EITBn, eitb.eus-en eta ETB4n 14:15etik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 19. etapa (uztailak 19)
Ibilbidea: Embrun – Isola 2000
Distantzia: 144,6 km
Goranzko desnibel metatua: 4.400 m
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera-ordua: 16:28 (36 km/h) | 16:44 (34 km/h) | 17:03 (32 km/h).
Mendiko saria: Col de Vars (HC), 42,6. kilometroan; Cime de la Bonette (HC), 87,5. kilometroan; Isola 2000 (lehen mailakoa), 144,6. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.