2024ko Frantziako Tourraren 1. etaparen profila eta ibilbidea: Florentzia-Rimini (206 km)
2024ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa ekainaren 29an jokatuko dute, Florentzian hasiko da, Riminin amaitu, eta 206 kilometroko ibilbidea izango du. Lasterketako antolatzaileek erabaki dute txirrindulariak 12:00etan abiatzea, eta 17:34tik 18:05era bitartean jakingo dugu zer txirrindularik irabazten duen 111. Frantziako Tourraren aurreneko etapa eta, hortaz, zeinek janzten duen lehenengo maillot horia.
Historian lehen aldiz irtengo da Frantziako Tourra Italiatik, eta aurreneko etapa honetan, guztira, parte-hartzaileek Mendiko Sailkapenerako puntuagarriak diren zazpi mendate igo beharko dituzte; horietako hiru bigarren mailakoak izango dira, eta gainerako laurak laugarren mailakoak. Azkena helmugarako 25 bat kilometro geldituko direnean utziko dute atzean.
2024ko Frantziako Tourreko lehenengo mendatea lasterketako 49,7. kilometroan iritsiko da, 2. mailako Col de Valico Tre Faggi. 3. mailako Cote des Forche eta Cote de Carnaio gainditu beharko dituzte jarraian, eta 135,6. Kilometroan 2. mailako beste igoera bat izango da, Cote de Barbotto. Cote de San Leo, 2. mailakoa bera, jardunaldiko bosgarren igoera da, eta azken zatian beste bi ere badaude: Cote de Mantemaggio, 167,1. kilometroan, eta Cote de San Marino, 179,7.ean. Azken hori 7,1 kilometroko mendatea da, eta, batez beste, % 4,8ko malda du.
Oso interesgarria izango da baieztatzea zein estrategia jarraituko duten txirrindulariek hasierako etapa honetan, eta nola jokatzen duten sailkapen nagusiko lehian izango diren gizonek. Beti izaten da urduria hasiera, eta bizi-bizi joaten da lasterketa, ziklistak indarrez beteta baitaude.
Ikusi zuzenean 2024ko Frantziako Tourreko aurreneko etapa hau, EITBn, eitb.eus-ek 13:50ean hasita eta ETB1ek 15:00etatik aurrera egingo duten emanaldiaren bidez.
ETAPAREN PROFILA
2. etapako profila
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 1. etapa (ekainak 29)
Ibilbidea: Florentzia – Rimini
Distantzia: 206 km
Goranzko desnibel metatua: 3.600 m
Hasiera-ordua: 12:00
Amaiera-ordua: 17:34 (42 km/h) | 17:49 (40 km/h) | 18:05 (38 km/h).
Mendiko saria: Col de Valico Tre Faggi (2. mailakoa), 49,7. kilometroan; Cote des Forche (3. mailakoa), 77,8. kilometroan; Cote de Carnaio (3. mailakoa), 98,3. kilometroan; Cote de Barbotto (2. mailakoa), 135,6. kilometroan; Cote de San Leo (2. mailakoa), 157,3. kilometroan; Cote de Montemaggio (3. mailakoa), 167,1. kilometroan; Cote de San Marino (3. mailakoa), 179,7. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.