Frantziako Tourraren 4. etaparen profila eta ibilbidea: Akize-Nogaro (181,8 kilometro)
2023ko Frantziako Tourraren laugarren etapak 181,8 kilometro ditu, uztailaren 4an jokatuko dute (asteartea da), eta Akizen hasiko da, 13:20an, hau da, irteera neutralizatua eman eta hamar minutura. Jardunaldia Nogaron amaituko da, 17:12tik 17:34ra bitartean.
Euskal Herritik kanpoko lehen etapa izango da, aurtengo Tourrean. Orain arteko ikuskizuna benetan handia izan da, zaleen eta txirrindularien aldetik; ez da ia-ia lasaitasun unerik izan, eta aurreikuspena da lasterketak ildo beretik jarraitzea. Lehen mendate handiak, gainera, asteazkenean izango dira.
Ibilbidea ikusita, argi dago laua dela; baina Frantziako Tourra jarraitzen duen edonork jakin badaki zer ekarri ahal duen mendaterik gabeko etapa batek lasterketako lehen astean: hainbat tranpa, zenbait amarru, Tourra galtzeko moduko arriskua edozein txokotan. Indarrak ia osorik daude, eta guztiek nahi dute erasora jo eta aurrean izan.
110. Frantziako Tourraren laugarren etapan, Mendiko Sari Nagusirako mendate puntuagarri bakarra dago: Cote de Demu. 4. mailakoa da hori, eta helmugarako 27 kilometrora dago. Bi kilometroko aldapa da, eta, batez beste, % 3,5eko malda du. Hortaz, ez du ia-ia ematen lehiarako aukerarik, baina ikusi beharko da nola heltzen den tropela igoera horretara: Euskal Herrian emandako hiru egunek, ziurrenik, eragina izango dute, lehen hiru etapak urduriak eta gogorrak baitira.
Antolatzaileen iritziz, txirrindulariak, ordutegirik azkarrenean, 47 km/h-ko batezbestekoa egin lezakete; beraz, ez du ematen arnasa hartzeko tarte luzerik izango denik. Hori gutxi balitz bezala, kontuan izan behar da biharamunean, asteazkeneko etapan, goi-mailako mendateak daudela, aurtengo Tourrean lehen aldiz.
Ohi bezala, EITBk zuzenean emango du lasterketa. eitb.eus-ek 14:35ean egingo du bat Tourrarekin, eta ETB1ek, ordea, 15:00etan. Biek ala biek etapa amaitu arte jarraituko dute emanaldia eskaintzen.
Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (uztailak 4, asteartea)
Ibilbidea: Akize-Nogaro
Distantzia: 181,8 km
Irteera ordua: 13:20
Iritsiera ordua: 17:12 (47 km/h) | 17:22 (45 km/h) | 17:34 (43 km/h)
Mendiko saria: Cote de Demu (4. maila), 154,4. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.