5. etapa, ekainak 30: Change – Laval (27 km erlojuaren kontra)
2021eko Tourreko lehen erlojupekoa bosgarren egunean helduko da. Change eta Laval artean ia 30 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek erlojuaren kontrako proba gogorrean.
Aldaparik gabeko ibilbidea espezialistentzat aproposa da. Eskalatzaileak ahalik eta denbora gutxien galtzen saiatuko dira, eta erlojuaren kontrako espezialistak, berriz, aldea ateratzen.
Lehen txirrindularia 12:15ean irten eta 12:47an heltzea espero da. Bi mugarri egongo dira ibilbidean: 8,8. eta 17,2. kilometroetan.
2020ko Tourreko Lure eta La Planche des Belles Filles arteko erlojupekoa horrela amaitu zen:
1. POGACAR Tadej (UAE-Team Emirates) 55:55
2. DUMOULIN Tom (Team Jumbo-Visma) 1:21
3. PORTE Richie (Trek - Segafredo) 1:21
4. VAN AERT Wout (Team Jumbo-Visma) 1:31
5. ROGLIC Primoz Team (Jumbo-Visma) 1:56
6. CAVAGNA Rémi (Deceuninck - Quick Step) 1:59
7. CARUSO Damiano (Bahrain - McLaren) 2:29
8. DE LA CRUZ David (UAE-Team Emirates) 2:40
9. MAS Enric (Movistar Team) 2:45
10. URAN Rigoberto (EF Pro Cycling) 2:54
2021eko TOURREKO ETAPAK
1. etapa, ekainak 26: Brest – Landernau (187 km)
2. etapa, ekainak 27: Perros-Guirec – Bretainiako hesia (182 km)
3. etapa, ekainak 28: Lorient – Pontivy (182 km)
4. etapa, ekainak 29: Redon – Fougeres (152 km)
5. etapa, ekainak 30: Change – Laval (27 km-ko erlojuaren kontrakoa)
6. etapa, uztailak 1: Tours – Chateauroux (144 km)
7. etapa, uztailak 2: Vierzon – Le Creusot (248 km)
8. etapa, uztailak 3: Oyonnax – Le Grand-Bornand (151 km)
9. etapa, uztailak 4: Cluses – Tignes (145 km)
Atseden eguna, uztailak 5: Tignes
10. etapa, uztailak 6: Albertville – Valence (186 km)
11. etapa, uztailak 7: Sorgues – Malaucene (199 km)
12. etapa, uztailak 8: Saint-Paul-Trois-Chateaux – Nimes (161 km)
13. etapa, uztailak 9: Nimes – Carcasona (220 km)
14. etapa, uztailak 10: Carcassonne – Quillan (184 km)
15. etapa, uztailak 11: Ceret - Andorra la Viella (192 km)
Atseden eguna, uztailak 12: Andorra
16. etapa, uztailak 13: Pas de la Casa – Saint-Gaudens (169 km)
17. etapa, uztailak 14: Muret – Saint-Lary-Soulan (178)
18. etapa, uztailak 15: Paue – Luz-Ardiden (130 km)
19. etapa, uztailak 16: Mourenx – Libourne (203 km)
20. etapa, uztailak 17: Libourne – Saint-Emilion (31 km-ko erlojuaren kontrakoa)
21. etapa, uztailak 18: Chatou – Paris (112 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako Tourrak Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela baieztatu du
Abuztuaren 1etik 9ra bitartean lehiatuko den lasterketak 21 talde izanen ditu; horietatik hamalau WorldTeam mailakoak dira, eta zazpi ProTeam mailakoak, eta horien artean dago euskal taldea.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.