Hautagaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako Tourra irabazteko faboritoak

Tadej Pogacar eta Primoz Roglic esloveniarrak dira Tourra irabazteko hautagai nagusienak.
18:00 - 20:00
Roglic eta Pogacar, Tourra helburu

Faborito nagusienak

Tadej Pogacar (UAD): iazko garailea. Esloveniarra aurten ere irabazteko txirrindulari nagusiena dela dirudi. Roglic izango da bere aurkari indartsuena.

Primoz Roglic (TJV): bigarren izan zen 2020ean. Azken erlojupekoan galdu zuen aurretik irabazitakoa. Zaila izango du Pogacar gazteari irabazteko.

Podiuma egiteko hautagaiak

Richie Porte (IGD): podiumera igo zen iaz. Aurten Ineos taldean dago eta Carapaz eta Thomas izango ditu taldekide.

Richard Carapaz (IGD): hasiera batean Porteren eta Thomasen aurretik dago. Halere, errepideak aginduko du eta hor ikusiko da nor den benetako taldeburua.

Geraint Thomas (IGD): Ineos taldeko onenen artean egoteko beste hautagai bat. Bere taldekideak laguntzeko prest?

Simon Yates (BEX): batek daki zer nolako maila emango duen. Kalitate handikoa, baina bere errendimendua ez dago ziurtatuta.

Rigoberto Urán (EFP): zazpigarren egin zuen aurreko denboraldian eta erakustaldia eman du Suitzako Tourrean. Kolonbiarra ondo helduko da.

Miguel Ángel López (Movistar Team): Astana taldearekin seigarren izan ze iaz. Movistarren apustua da lehenengo hiruren artean egoteko.

Enric Más (Movistar Team): bosgarren tokia erdietsi zuen 2020ean (Mikel Landaren atzetik); aurten 'Superman Lopez' izango du lagun, baina ikusi beharko da nor den taldeko gizon indartsuena sailkapen nagusirako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X