11. etapako profila, Chatelaillon-Plage - Poitiers, 167,5 km
Gizon azkarrek gurutze bat eginda dute etapa honetan. Poitiersen amaituko da Tourreko 11. etapa eta ibilbidea eta helmuga non dagoen jarrita ikusita esprinterren artean jokatuko dute garaipena.
Christian Prudhomme Tourreko zuzendariaren 11. etapako analisia: "Hondartzak amaitu dira. 2020ko Tourrak kostaldea utzi eta barnealdera joko du Poitouko padura bidean. Dena prest dago etapa esprintean amaitzeko, helmuga 1,5 kilometroko errepide luze eta zuzen batean dago jarrita. 2014an Arnaud Demar Frantziako txapeldun bilakatu zen bertan, beraz oroitzapen onak ditu esprinter frantziarrak. ".
2020KO FRANTZIAKO TOURREKO ETAPAK
| Etapa | Noiz | Ibilbidea | Distantzia | |||
|
1.a | Abuztuak 29, larunbata | Niza - Niza | 156 km | |||
|
2.a | Abuztuak 30, igandea | Niza - Niza | 186 km | |||
|
3.a | Abuztuak 31, astelehena | Niza - Sisteron | 198 km | |||
|
4.a | Irailak 1, asteartea | Sisteron - Orcieres-Merlette | 160,5 km | |||
|
5.a | Irailak 2, asteazkena | Gap - Privas | 183 km | |||
|
6.a | Irailak 3, osteguna | Le Teil - Mont Aigoual | 191 km | |||
|
7.a | Irailak 4, ostirala | Millau - Lavur | 168 km | |||
| 8.a | Irailak 5, larunbata | 141 km | ||||
| 9.a | Irailak 6, igandea |
Pau - Laruns | 153 km | |||
|
Atseden eguna | Irailak 7, astelehena | La Charante Maritime | ||||
|
10.a | Irailak 8, asteartea | Ile d'Oleron - Ile de Re | 168,5 km | |||
|
11.a | Irailak 9, asteazkena | Chatelaillon-Plage - Poitiers | 167,5 km | |||
|
12.a | Irailak 10, osteguna | Chauvigny - Sarran | 218 km | |||
| 13.a | Irailak 11, ostirala |
Chatel-Guyon - Puy Mary | 191,5 km | |||
|
14.a | Irailak 12, larunbata | Clermont Ferrand - Lyon | 194 km | |||
|
15.a | Irailak 13, igandea | Lyon - Grand Colombier | 174,5 km | |||
|
Atseden eguna | Irailak 14, astelehena | Isere | ||||
| 16.a | Irailak 15, asteartea | 164 km | ||||
|
17.a | Irailak 16, asteazkena | Grenoble - Méribel | 170 km | |||
| 18.a | Irailak 17, osteguna |
Meribel - La Roche-sur-Foron | 175 km | |||
|
19.a | Irailak 18, ostirala | Bourg-en-Bresse - Champagnole | 166,5 km | |||
| 20.a | Irailak 19, larunbata | 36,2 km | ||||
|
21.a | Irailak 20, igandea | Mantes-la-Jolie - Paris | 122 km |
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.