2019ko Frantziako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mike Teunissenek irabazi du Tourreko lehenengo etapa, esprintean

Mike Teunissenek lortu du 2019ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa, esprint parekatu bat lehiatu ostean. Azkenengo kilometroan eroriko gogorra izan dute txirrindulariek.
20190706170226_fotofinishtour_
18:00 - 20:00
Teunissenek ezustekoa eman, etapa irabazi eta elastiko horia jantzi du

Mike Teunissenek (Jumbo Visma) irabazi egin du 2019ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa eta maillot horia estreinatu du, esprint parekatu baten ostean. Helmugako argazkiak erabaki du herbeheretarraren garaipena, Peter SaganEN (Bora Hangsgrohe) eta Caleb Ewanen (Lotto-Soudal) aurretik.Teunissenek, ziklokrossean Munduko 23peko txapelduna eta 2014an Paris Roubaixeko irabazlea izandakoak, esprint azkar eta neurrigabe batean garaipena lortu du, tropelean izandako bi erorikoren ostean.Lehenengoko erorikoan, sailkapen orokorrerako faboritoetako bat izan da kaltetuena: Jakob Fuglsang (Astana). Danimarkako txirrindulariak odoletan amaitu du etapa, hala ere tropelarekin bat egitea lortu du.Bigarrenean, Dylan Groenewegen (Jumbo Visma) jauzi da eta bere taldekidea bakarrik utzi du amaierako esprintean, gerora etapako garailea izango zena.Tourra ez da Bruselasetik mugituko eta bigarren etapa bertan izango da ere. Honako hau, 27,5 km-ko taldekako erlojupekoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X