Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Landa eta Imanol Erviti, Tourrera

Quintana kolonbiarra eta Landa gasteiztarra izango dira taldeburuak Eusebio Unzueren Movistar Teamen.
Mikel Landa (Movistar Team)
Mikel Landa (Movistar Team)

Larunbatean hasiko den Frantziako Tourrerako Movistar Team taldeak bere zortzikoaren beri eman du.

Mikel Landa eta Nairo Quintana sailkapen nagusirako bi hautagaiak izango dira eta Alejandro Valverde ospeko laguntzailea.

Eusebio Unzue kirol-zuzendariak talde indartsua osatu du Tourrerako: Nairo Quintana, Mikel Landa, Alejandro Valverde, Marc Soler, Andrey Amador, Carlos Verona, Imanol Erviti eta Nelson Oliveira.

Nahiz eta bi taldeburu izan errepideak berak jarriko du txirrindulari bakoitza bere lekuan, Italiako Giroan Lanrekin eta Carapazekin gertatu zen bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X