Albiste da
Osasuna eta Alaves, Errege Kopan |
Ourense-Athletic |
Epaileen erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saganek 30 segundoko zigorra jaso du Cavendishen erorikoa eragiteagatik

Tourreko epaileek erabaki dute Peter Sagan 4. etapako azken posturaino atzeratzea eta sailkapen nagusian 30 segundorekin penalizatzea Mark Cavendish lurrera bota duelako ukalondoko batekin.
sagan_
18:00 - 20:00
Saganek Cavendishen erorikoa eragin du ukalondoko baten bitartez

Frantziako Tourraren laugarren etapak amaiera polemikoa izan du; Peter Saganek ukondokada eman dio Mark Cavendishi, britainiarra lurrera botata. Cavendish ospitalera eraman behar izan dute.

Epaileek erabaki dute Sagan 4. etapako azken posturaino atzeratzea eta sailkapen nagusian 30 segundorekin zigortzea. Sagan bigarren izan da esprintean, baina azken sailkatua izatera pasa da zigorraren ostean.

Dimension Data taldeko txirrindulariek uste izan dute Peter Sagan lasterketatik botako zutela, baina azkenean ez da hala izan. Cavendish ospitalera eraman behar izan dute, eta britainiarrak Tourrean jarraitzea zalantzan dago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X