Gaur, atseden eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alpeetara begira

Asteazkenetik larunbatera, Alpeetako etapak izango dira jokoan; Chris Froome txirrindulariari elastiko horia kentzeko azken aukera.
Alpeetako etapako, Tourrean

Chris Froome lider sendoa da Frantziako Tourra amaitzeko sei egun falta direnean, eta Mollema (bigarren, 1:47ra), Yates (hirugarren, 2:45era), Quintana (laugarren, 2:59ra) eta Alejandro Valverde (bosgarren, 3:17ra) daude sailkapen nagusian postu gorenetan.

17. etapa, 184,5 kilometrokoa, asteazkenean, abuztuaren 20an, jokatuko da, Berna eta Finhaut-Emosson bitartean.

166. kilometroan, Col de la Forclaz (1. mailakoa) igo beharko dute txirrindulariek: 13 kilometroko igoera eta, batez beste, % 7,9ko aldapak ditu.

Helmuga Finhaut-Emosson maila bereziko mendatean izan da. 10,4 kilometroko mendatea da, eta % 8,4ko aldapak ditu.

18. etapa, 17 kilometroko erlojupekoa, ostegunean, abuztuaren 21ean, jokatuko da, Sallanches eta Megève artean.

19. etapa, 146 kilometrokoa, ostiralean, abuztuaren 22an, jokatuko da, Albertville eta Saint-Gervais-Mont Blanc artean.

42,5. kilometroan, Col de la Forclaz de Montmin 1. mailako mendatea igoko dute: 9,8 kilometroko igoera eta % 6,9ko aldapak ditu.

73,5. kilometroan, Col de la Forclaz de Queige 2. mailako mendatea igoko dute: 5,6 kilometroko mendatea da eta % 7,8ko aldapak ditu.

96,5. kilometroan, Montée de Bisanne maila bereziko mendatea igoko dute: 12,4 kilometroko igoera du, eta % 8,2ko aldapak.

Helmuga Saint-Gervais Mont Blanc Le Bettex eski-estazioan (1. mailakoa) izango da: 9,8 kilometroko igoera eta % 8ko aldapak ditu.

20. etapa, 146,5 kilometrokoa, larunbatean, abuztuaren 23an, jokatuko da, Saint-Gervais-les-Bains eta Morzine artean.

21. kilometroan, Col des Aravis 2. mailako mendatea igoko dute: 6,7 kilometroko igoera eta % 7ko aldapak ditu.

45,5. kilometroan, Col de la Colombiere 1. mailako mendatea igoko dute: 11,7 kilometro eta % 5,8ko aldapak ditu.

93,5. kilometroan, Col de la Ramaz 1. mailako mendatea igoko dute: 13,9 kilometroko igoera eta % 7,1eko aldapak ditu.

134,5. kilometroan, Col de Joux Plane maila bereziko mendatea igoko dute: 11,6 kilometroko igoera eta % 8,5eko aldapak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X