16. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ruben Plaza, garaile Gapen

Peter Saganek bigarren egin du berriro ere eguneko ihesaldian izan eta gero. Markel Irizar eta Imanol Erviti bertan izan dira ere, baina irabazteko aukerarik gabe.
18:00 - 20:00
Sagan berriro bigarren; Ruben Plaza, irabazle

Lampre taldeko Ruben Plazak eraman du Frantziako Tourreko 16. etapa. Bourg-de-Peage eta Gap artean 201 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta hasieratik hasi da borroka etapan.

24 gizon batu dira eguneko ihesaldian, tartean bi euskaldun, Markel Irizar eta Imanol Erviti, 20 minutuko aldea izan dute eta garaipena euren artean jokatuko da.

Ruben Plazak 2. Mailako mendateko aldapetan erasoa jo eta minutuko aldea lortu du. Atzetik elkar ezin ulertu eta Peter Saganek ezin izan du bakarrik Lampreko gizona harrapatu; berriro ere bigarren izan da helmugan.

Faboritoen artean aldaketa gutxi. Vincenzo Nibalik 20 segundo kendu dizkie maldan behera.

"600">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X