Tourrari agur
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Contadorrek berna-hezurra hautsi du

Ebakuntza egin beharko diote Pintoko txirrindulariari. 10. etapan erorikoa izan du Contadorrek.
Contadorri ebakuntza egingo diote. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek berna-hezurra hautsi du Frantziako Tourraren 10. etapan izandako erorikoaren ondorioz eta ebakuntza egin beharko diote, Tinkoff taldeak jakinarazi duenez.

Helmugara heltzeko ehun bat kilometroren faltan, erori egin da txirrindulari espainiarra eta, ondorioz, haustura txikia dauka berna-hezurrean. Contadorrek Tourra utzi behar izan du eta moralki oso gaizki dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X