Trentinek Sagan gainditu du, esprint estu batean
Matteo Trentin (Omega) italiarra nagusitu da Frantziako Tourraren 7. etapan (234 kilometro, Epernay eta Nancy artean). Trentin izan da onena esprint estu batean. Erorikoak izan dira protagonistak azken metroetan.
Helmuga zirraragarria izan da eta Boufflers mendatean faborito nagusiak (Valverde, Contador eta Nibali) izan dira tropelaren aurreneko postuetan. Helmugara denak batera iritsi dira, azkenean, eta esprintean Sagan eta Gallopin gainditu ditu Trentinek. Andrew Talansky lurrera joan da helmugara heltzeko metro gutxiren faltan.
Pichot (Europcar), Busche (Trek), Edet (Cofidis), Delaplace (Bretagne), Elmiger (IAM) eta Huzarski (NetApp) txirrindulariek osatu dute jardunaldiko ihesaldia, baina tropelak helmugara heldu aurretik harrapatu ditu.
Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Nibalik jarraitzen du sailkapenaren gorenean. Italiarrak bi segundoko aldea dauka Fulgsangekin eta 44koa Saganekin.
Larunbat honetan mendia iritsiko da Tourrera. Alpe eta Pirinioetara heldu aurretik, Vosgos gainditu beharko ditu tropelak lehenago.
7. etapa:
1. TRENTIN Matteo OMEGA PHARMA-QUICK STEP 05h 18' 39''
2. SAGAN Peter CANNONDALE 05h 18' 39'' + 00' 00''
3. GALLOPIN Tony LOTTO-BELISOL 05h 18' 39'' + 00' 00''
4. DUMOULIN Tom TEAM GIANT-SHIMANO 05h 18' 39'' + 00' 00''
5. GERRANS Simon ORICA GREENEDGE 05h 18' 39'' + 00' 00''
6. OSS Daniel BMC RACING TEAM 05h 18' 39'' + 00' 00''
7. GAUTIER Cyril TEAM EUROPCAR 05h 18' 39'' + 00' 00''
8. CHAVANEL Sylvain IAM CYCLING 05h 18' 39'' + 00' 00''
9. VANMARCKE Sep BELKIN PRO CYCLING 05h 18' 39'' + 00' 00''
10. VAN AVERMAET Greg BMC RACING TEAM 05h 18' 39'' + 00' 00''
Sailkapen nagusia:
1. NIBALI Vincenzo 41 ASTANA PRO TEAM 29h 57' 04''
2. FUGLSANG Jakob 42 ASTANA PRO TEAM 29h 57' 06'' + 00' 02''
3. SAGAN Peter 51 CANNONDALE 29h 57' 48'' + 00' 44''
4. KWIATKOWSKI Michal 74 OMEGA PHARMA-QUICK STEP 29h 57' 54'' + 00' 50''
5. GALLOPIN Tony 134 LOTTO-BELISOL 29h 58' 49'' + 01' 45''
6. PORTE Richie 7 TEAM SKY 29h 58' 58'' + 01' 54''
7. TALANSKY Andrew 91 GARMIN - SHARP 29h 59' 09'' + 02' 05''
8. VALVERDE BELMONTE Alejandro 11 MOVISTAR TEAM 29h 59' 15'' + 02' 11''
9. BARDET Romain 82 AG2R LA MONDIALE 29h 59' 15'' + 02' 11''
10. COSTA Rui Alberto 111 LAMPRE - MERIDA 29h 59' 15'' + 02' 11''
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.
Pogacarrek, Vingegaardek eta Lipowitzek osatu dute podioa
Tadej Pogacarrek irabazi du 2025eko Frantziako Tourra, Jonas Vingegaard bigarren izan da, eta Florian Lipowitz, hirugarren.