Froome, taldeburua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wiggins Tourreko taldetik kanpo utzi du Skyk

Taldeak Froomen dauka jarrita konfiantza guztia, Ni, zoritxarrez kanpo geratuko naiz", esan du britainiarrak. Denboraldiaren amaieran Sky utziko du Wigginsek, ia seguru.
Bradley Wiggins / EFE.

Bradley Wiggins ez du Frantziako Tourrean parte hartuko. Christopher Froome izango da Skyren taldeburua, eta Wiggins kanpo utzi dute. Aurten ez dute, biek batera, lasterketarik korritu. Ez dela aurtengo Tourrean izango aitortu du Wigginsek BBC kateari.

Baina Tourrean ez ezik, Criterium du Dauphinen ere baja izango da txirrindulari britainiarra. "Taldeak Froomen dauka jarrita konfiantza guztia. Bere bigarren Tourra irabazteko aukera izango du aurten, eta taldea haren inguruan osatuko du Skyk. Ni, zoritxarrez kanpo geratuko naiz", esan du.

Wigginsek Suitzako Tourrean arituko da, eta Tourrean lehiatzeko aukerak oso eskasak dira, Froomen gaixotasuna adibidez. Denboraldiaren amaieran Sky utziko du, ia seguru.

"Argi dago, aurten ez badut Tourra korritzen, hurrengo urtean...Tourrean egoteko, taldeari agur esan beharko diot”, gaineratu du Wigginsek. Oraingoz Orica-GreenEdge talde da interesa agertu duen bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X