Pierre Rollandek Alpeetako etapa nagusia irabazi du
Pierre Rolland frantziarrak Tourreko hamaikagarren etapa irabazi du, eta honela Europcar taldeak Alpeetako bi etapa nagusiak eskuratu ditu. Thomas Voecklerrek asteazkeneko etapa irabazi zuen, eta Rollandek Alpeetako etapa nagusia lortuta erakustaldia eman du.
Faborietoen artean, Vincenzo Nibalik erasoaldi garrantzitsuak jo ditu, baina italiarra helmugara Bradley Wiggins liderraren taldean heldu da. Cadel Evansek ezin izan du faboritoen erritmoa jarraitu, eta australiarrak sailkapen nagusiko bigarren postua galdu du.
Etapako aurreneko kilometroetan 26 txirrindulariko ihesaldi handi batean sartu da Pierre Rolland, eta La Toussuireko azkenengo igoeran garaipena lortzeko Vasil Kiryienka (Movistar), Robert Kiserlovski (Astana) eta Chris Anker Sorensen (Saxo Bank) atzean utzi ditu.
Chris Froome Sky taldeko txirrindulariak bikain babestu du Bradley Wiggins bere liderra La Toussuiren, eta britainiarrak elastiko horia mantentzea lortu du. Azkenengo metroetan Froomek erasoa jo du, baina soilk bi segundoko aldea eskuratu du.
Cadel Evansek (BMC) egun kaskarra izan du, eta australiarrak sailkapeneko bigarren postuari agur esan behar izan dio. Helmugara liderraren minutu eta erdira heldu da, eta sailkapen nagusian Chris Froomek eta Vincenzo Nibalik aurreratu dute.
Haimar Zubeldia gipuzkoarra onenen artean izaten saiatu da, baina helmugara hirugarren multzo batean heldu da, 3:53ra. Sailkapen nagusian Radioschak taldekoak seigarren postuan jarraitzen du.
11. etapa:
1 Pierre ROLLAND FRA EUC 4:43:54
2 Thibaut PINOT FRA FDJ 55
3 Christopher FROOME GBR SKY 55
4 Jurgen VAN DEN BROECK BEL LTB 57
5 Vincenzo NIBALI ITA LIQ 57
6 Bradley WIGGINS GBR SKY 57
7 Chris Anker SÖRENSEN DEN STB +1:08
8 Janez BRAJKOVIC SLO AST +1:58
9 Vasil KIRYIENKA BLR MOV +2:13
10 Frank SCHLECK LUX RNT +2:23
11 Cadel EVANS AUS BMC +2:23
12 Tejay VAN GARDEREN USA BMC +2:23
13 Christopher HORNER USA RNT +3:53
14 Andreas KLÖDEN GER RNT +3:53
15 Jerome COPPEL FRA SAU +3:53
16 Haimar ZUBELDIA AGIRRE ESP RNT +3:53
26. MARTINEZ Egoi EUSKALTEL - EUSKADI + 12' 04''
67. AZANZA SOTO Jorge EUSKALTEL - EUSKADI + 25' 43''
68. IZAGUIRRE INSAUSTI Gorka EUSKALTEL - EUSKADI + 25' 43''
86. URTASUN PEREZ Pablo EUSKALTEL - EUSKADI + 29' 32''
122. PEREZ MORENO Ruben EUSKALTEL - EUSKADI + 33' 20''
Sailkapen nagusia:
1. WIGGINS Bradley SKY PROCYCLING 48h 43' 53''
2. FROOME Christopher SKY PROCYCLING + 02' 05''
3. NIBALI Vincenzo LIQUIGAS-CANNONDALE + 02' 23''
4. EVANS Cadel BMC RACING TEAM + 03' 19''
5. VAN DEN BROECK Jurgen LOTTO-BELISOL TEAM + 04' 48''
6. ZUBELDIA Haimar RADIOSHACK-NISSAN + 06' 15''
7. VAN GARDEREN Tejay BMC RACING TEAM + 06' 57''
8. BRAJKOVIC Janez ASTANA PRO TEAM + 07' 30''
9. ROLLAND Pierre TEAM EUROPCAR + 08' 31''
10. PINOT Thibaut FDJ-BIGMAT + 08' 51''
Zure interesekoa izan daiteke
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.
Mavi Garcia nagusitu da Quimperren, eta Le Court horiz jantzi da
41 urteko Liv AlUla Jayco taldeko txirrindulariak 10 kilometro falta zirela ekin dio eraso erabakigarriari, eta 20 segundo inguruko tartea du taldearekiko.