Frantziako Tourra: Schleck eta Contador, biak gustora Tourmaleten
Luxenburgoko Andy Schleckek (Saxo Bank) irabazi du Frantziako Tourreko 17 etapa, lasterketako etapa nagusia, hain zuzen ere (174 kilometro, Pau eta el Col du Tourmalet artean).
Bera eta Contador batera helmugaratu dira, baina espainiarrak ez dio garaipena lehiatu eta Schleck nagusitu da. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Pintikoak zortzi segundoko errentarekin jarraituko du. Tourreko indartsuenak direla argi eta garbi erakutsi dute biek.
Samuel Sanchezek eroriko larria izan du hasierako kilometroetan, baina osatu da eta sailkapeneko hirugarren postuari eutsi dio, segundo batzuk atera dizkio gainera Menchov bere aurkari nagusiari.
Ostiralean 18. etapa korrituko da. 198 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Salies-de-Bearn eta Bordele artean. Ibilbide laua izango da, larunbateko erlojupekoaren atarian. Erlojuaren kontrako jardunaldi horrek izango du azken hitza.
17. etapako sailkapena:
.1. Andy SCHLECK (LUX-SAXO BANK) 5h03:29
.2. Alberto CONTADOR (ESP-ASTANA) d.b.
.3. Joaquim RODRIGUEZ (ESP-KATUSHA)&' || 'nbsp; 01:18
.4. Ryder HESJEDAL (CAN-GARMIN)&' || 'nbsp; 01:27
.5. Samuel SÁNCHEZ (ESP-EUSKALTEL)&' || 'nbsp; 01:32
.6. Denis MENCHOV (RUS-RABOBANK)&' || 'nbsp; 01:40
.7. Robert GESINK (HOL-RABOBANK)&' || 'nbsp; 01:40
.8. Chris HORNER (USA-RADIOSHACK)&' || 'nbsp; 01:45
.9. Jurgen VAN DEN BROECK (BEL-LOTTO)&' || 'nbsp; 01:48
10. Roman KREUZIGER (CZE-LIQUIGAS)&' || 'nbsp; 02:14
11. Damiano CUNEGO (ITA-LAMPRE)&' || 'nbsp; 03:00
12. Nicolas ROCHE (FRA-AG2R)&' || 'nbsp; 03:26
13. Andreas KLÖDEN (GER-RADIOSHACK) 03:30
14. John GADRET (FRA-AG2R)&' || 'nbsp; 03:35
15. Kanstantsin SIVTSOV (BLR-COLUMBIA)&' || 'nbsp; 03:44
16. Steve MORABITO (SUI-RACING TEAM)&' || 'nbsp; 03:58
17. Lance ARMSTRONG (USA-RADIOSHACK)&' || 'nbsp; 04:12
18. Carlos BARREDO (ESP-QUICK STEP)&' || 'nbsp; 04:16
19. Vasil KIRYIENKA (BLR-CAISSE D.)&' || 'nbsp; 04:27
20. Luis Leon SANCHEZ (ESP-CAISSE D.)&' || 'nbsp; 04:27
Sailkapen orokorra:
.1. Alberto CONTADOR (ESP-ASTANA) 83h32:39
.2. Andy SCHLECK (LUX-SAXO BANK)&' || 'nbsp; 08
.3. Samuel SANCHEZ (ESP-EUSKALTEL)&' || 'nbsp; 03:32
.4. Denis MENCHOV (RUS-RABOBANK)&' || 'nbsp; 03:53
.5. Jurgen VAN DEN BROECK (BEL-LOTTO) 05:27
.6. Robert GESINK (HOL-RABOBANK)&' || 'nbsp; 06:41
.7. Joaquim RODRÍGUEZ (ESP-KATUSHA)&' || 'nbsp; 07:03
.8. Ryder HESJEDAL (CAN-GARMIN)&' || 'nbsp; 09:18
.9. Roman KREUZIGER (CZE-LIQUIGAS)&' || 'nbsp; 10:12
10. Chris HORNER (USA-RADIOSHACK)&' || 'nbsp; 10:37
11. Luis León SÁNCHEZ (CAISSE D.)&' || 'nbsp; 12:46
12. Rubén PLAZA (ESP-CAISSE D.)&' || 'nbsp; 13:01
13. Levi LEIPHEIMER (USA-RADIOSHACK)&' || 'nbsp; 14:24
14. Andreas KLÖDEN (GER-RADIOSHACK)&' || 'nbsp; 14:44
15. Nicolas ROCHE (FRA-AG2R)&' || 'nbsp; 16:00
16. Alexander VINOKOUROV (KAZ-ASTANA)&' || 'nbsp; 17:57
17. John GADRET (FRA-AG2R)&' || 'nbsp; 17:59
18. Thomas LÖVKVIST (SWE-SKY)&' || 'nbsp; 18:30
19. Kevin DE WEERT (BEL-QUICK STEP)&' || 'nbsp; 20:03
20. Daniel MORENO (ESP-LOTTO)&' || 'nbsp; 25:23
Zure interesekoa izan daiteke
Frantziako Tourrak Laboral Kutxa-Euskadi 2026ko ekitaldian egonen dela baieztatu du
Abuztuaren 1etik 9ra bitartean lehiatuko den lasterketak 21 talde izanen ditu; horietatik hamalau WorldTeam mailakoak dira, eta zazpi ProTeam mailakoak, eta horien artean dago euskal taldea.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Bartzelonan hasiko da 2026ko Frantziako Tourra, mendia eta Alpe d’Huezen itzulera protagonista dituela
2026ko Frantziako Tourrak badu mapa. Frantziako Tourra Bartzelonatik abiatuko da lehen aldiz, taldekako erlojupeko batekin, Montjuïcen, eta altuerako ibilbidea egingo du: bost amaiera maldan gora, hitzordu bikoitza Alpe d'Huezen, eta 3.333 kilometro guztira.
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
Ferrand-Prevotek historia egin du Frantziako Tourra irabazita
Azkeneko etapa ere Vismako txirrindulari frantziarrak bereganatu du. Podiumean Demi Vollering herbeheretarra eta Katarzyna Niewiadoma poloniarra izan ditu ondoan.
Pauline Ferrand-Prevot frantziarrak Tourra erabakita utzi du, Madeleine mendatean erakustaldia emanda
Amaierarako etapa baten faltan, Ferrand-Prevotek 2:37ko aldea du Sara Gigante bigarren sailkatuarekin, eta 3:18koa Demi Volleringekin.
Maeva Squibanek bigarrenez jarraian irabazi du Frantziako Tourrean
Txirrindulari frantziarrak erakustaldia eman du eta bigarren egunez jarraian bakarka helmugaratu da.
Maeva Squiban gailendu da Amberten, bakarka, eta Kim Le Courtek maillot horiari eutsi dio, Frantziako Tourrean
Lasterketako 32. ekitaldiko aurreneko mendiko etapan, UAE taldeko txirrindulari frantziarrak eskuratu du garaipena; AG Insurance taldeko ziklista maurizioarrra, ordea, hirugarren tokian helmugaratu da, seigarren jardunaldian, eta sailkapen nagusian duen aldea, orain, zortzi segundo handiagoa da.
Lorena Wiebesek irabazi du Poitiersen, esprintean, eta Marianne Vosek Frantziako Tourreko lider jarraitzen du
Lasterketako 32. ekitaldiko laugarren etapan, ez da aldaketa nabarmenik izan sailkapen nagusian. Wiebesek, beste behin, erakutsi du munduko esprinterrik onenetakoa dela; astelehenean bezala, garaipena eskuratu du.
Lorena Wiebesek irabazi du Angerseko esprinta, eta Marianne Vosek maillot horia berreskuratu du, Tourrean
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarra, Europako egungo txapelduna bera, aurrenekoz gailendu da 32. Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Visma-Lease a Bikeko herbeheretarra larunbateko etapan eskuratutako lehen postura bueltatu da.