Maiatzaren 4tik 10era
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa 2025eko Emakumezkoen Vueltan izango da

Antolatzaileek UCI ProTeams eta UCI Continental kategoriako zortzi talde gonbidatu dituzte, tartean Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa. Argazkia: EFE

2025eko Emakumezkoen Vueltako antolatzaileek ostiral honetan iragarri dute zein taldek hartuko duten parte Espainiako lasterketaren hirugarren edizioan, eta Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa euskal taldea horien artean da.

Lasterketak WorldTeams maila goreneko 13 talde izango ditu, eta antolatzaileek UCI ProTeams eta UCI Continental kategoriako zortzi talde gonbidatu ditu, tartean Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa.

Vuelta maiatzaren 4tik 10era jokatuko da, eta martxoaren 10ean aurkeztuko ditu zazpi etapen nondik norakoak, Bartzelonan, lasterketaren irteera ofiziala hartuko duen hirian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X