Michael Woods nagusitu da Ancaraseko mendatean
Michael Woods kanadarrak irabazi du Lugo eta Ancareseko mendatearen artean korritu den 176 kilometroko Espainiako Vueltako hamahirugarren etapa. Ben O 'Connor (Decathlon) australiarrak, bestalde, liderraren elastiko gorriari eutsi dio.
Woods bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu 19 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Mauro Schmid (Jayco Alula) bigarren izan da, 44 segundora; eta Marc Soler (UAE), hirugarren, 1 minutu eta 10 segundora.
Faboritoen artean, indartsuena Primoz Roglic esloveniarra izan da, helmugatik 4,4 kilometrora erasoa jo baitu aurkariak atzean utzita. Woodsengandik 10 minutu eta 54 segundora iritsi da, eta minutu bateko aldea atera die Enric Masi eta Richard Carapazi, eta 1 minutu eta 56 segundokoa Ben O 'Connorri.
Larunbat honetan, bestalde, 79. Espainiako Vueltako txirrindulariek probako hamalaugarren etapa jokatuko dute. Villafranca del Bierzon hasi eta Villablinon amaituko da hori, eta 200,5 kilometroko ibilbidea izango du.
Etapako sailkapena
1 - WOODS Michael (Israel - Premier Tech) 4:19:51
2 - SCHMID Mauro (Jayco) + 0:45
3 - SOLER Marc (UAE) +1:11
4 - OOMEN Sam (Lidl) + 1:25
5 - VAN AERT Wout (Visma) + 2:56
6 - LEEMREIZE Gijs (dsm) + 3:33
7 - PARRA José Félix (Kern Pharma) + 5:19
8 - BIZKARRA Mikel (Euskaltel-Euskadi) + 5:38
9 - VERGALLITO Luca (Alpecin) + 5:59
10 - LE BERRE Mathis (Arkea) + 6:15
Sailkapen orokorra
1 - O'CONNOR Ben (Decathlon) 52:10:15
2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 1:21
3 - MAS Enric (Movistar) +3:01
4 - CARAPAZ Richard (EF) + 3:13
5 - LANDA Mikel (Soudal) + 3:20
6 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) + 4:12
7 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 4:29
8 - GALL Felix (Decathlon) + 4:42
9 - GAUDU David (Groupama) + 4:44
10 -YATES Adam (UAE) + 5:17
Zure interesekoa izan daiteke
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.
Mads Pedersen nagusitu da Monforte de Lemosen
Danimarkako txirrindulariak (Lidl-Trek) lasterketako 15. etapa irabazi du, 4 ordu, 2 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Ondoren, Orluis Aular venezuelarra eta Marco Frigo italiarra helmugaratu dira. Sailkapen nagusian, bestalde, Vingegaardek lidegoari eutsi dio.