Munduk sailkapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Primoz Roglic, munduko lehen postuan

Tadej Pogacar bigarren tokira jaitsi da eta hirugarren tokian Wout Van Aert belgikarrak jarraituko du.
Primoz Roglic. Argazkia: EFE

Primoz Roglic esloveniarrak Espainiako Itzulia irabazi berri du eta horri esker txirrindularitzako munduko sailkapeneko lehen postura igo da.

Ondorioz Tadej Pogacar Frantzia Tourreko irabazlea bigarren postura jaitsi da orain eta hirugarren tokian Wout Van Aert belgikarrak jarraituko du.

TOP10ean sartu egin dena Ekuadorreko Richard Carapaz da Vueltako bigarren postuari esker.

Nabarmentzekoa da ere gora postu gehien egin duen txirrindularia, Hugh Carthy. Britaniarrak hirugarren egin du Roglicen eta Carapazen atzetik Vueltan eta munduko sailkapenean 102. postutik 55.era igo da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X