16. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Froomek erakustaldia eman eta erlojupekoa irabazi du

Chris Froomek irabazi du Vueltako 16. etapa. Onena izan da erlojuaren kontrako saioan. 29 segundo atera dizkio Keldermani, 57 segundo Nibaliri eta 59 segundo Zakarini. Lidergoa sendotu du.
FROOME SKY VUELTA CONTRARRELOJ EFE
18:00 - 20:00
16. etaparen laburpena

Chris Froome (Sky) britainiarrak irabazi du Vueltako 16. etapako erlojupekoa eta lidergoa sendotu du. Erakustaldia eman du Froomek Nafarroako Zirkuitua eta Logroño artean egin den, eta 40,2 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan.

Liderrak, 47 minutuko denbora eginda lortu du garaipena. Froomek 29 segundo atera dizkio Wilco Keldermani (Sunweb), 57 segundo Vincenzo Nibaliri (Astana) eta 59 segundo Ilnur Zakarini (Katusha) eta Alberto Contadorri (Trek).

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Chris Froome eta 1'58"ko abantaila du Nibalirekiko (bigarren). Kelderman da hirugarren, 2'40"ra. Alberto Contadorrek bosgrren posturaino igotzea lortu du, eta liderrarengandik 4'58"ra dago.

"YES">

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X