Purito Rodriguez: 'Vuelta irabazteko aukera paregabea dut'
Espainiako Vueltaren bigarren atseden egunean, eta asteazkenean Burgosko erlojupeko erabakigarria egin baino lehen Joaquim "Purito" Rodriguez (Katusha) txirrindulariak esan duenez, "aukera paregabea" du Vuelta irabazteko. Halere, eta sailkapen nagusiko lehen postuan badago ere, ez du konturik egin nahi, eta Tom Dumoulin da faboritoa, bere ustez. Puritok ia bi minutuko aldea (01:51) ateratzen dio, baina herbeheretarra oso trebea da erlojupekoetan.
"Desberdina da erlojupekoa Vueltako azken astean izatea, baina arazorik gabe onartzen dut. Vuelta irabazteko aukera paregabea da, baina nire adina kontuan izanik ia-ia egoera honetan egoteko azken aukera dut. Zaila da, baina une oso onean nago, onenetakoan", esan die hedabideei.
Kataluniarraren ustez, Vuelta hau segundo gutxigatik erabakiko da. "Hortaz, geratzen diren hiru egunetan, oso etapa zail eta biziak izango dituzten egun hauetan, sailkapen nagusiko goialdean gaudenok adi-adi egongo gara. Kontu handiz ibili beharko dugu", ohartarazi du.
Dumoulin: "10 minutuko aldea beharko nuke, baina hori ez da gertatuko"
Tom Dumoulin holandarra (Giant) aipatzen dute aditu guztiek Burgosko etapa dela eta. Erlojupekoak 39 kilometro izango ditu, eta Dumoulin da faborito nagusia etapa bera irabazi eta Vuelta ere eskuratzeko.
Maastrichteko txirrindularia laugarren postuan dago sailkapen nagusian, eta erronka umore onez hartu du: "10 minutuko aldea beharko nuke, baina hori ez da gertatuko". "Emaitza gorabehera, eta nire aldekoa bada ere, ez naiz lasai egongo", esan du Burgosen.
Dumoulinek onartu egin du erlojupekoa oso ondo datorkiola, eta atseden-egunean ibilbide osoa egin ostean, oso pozik bueltatu da hotelera.
otelera.Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Espainako Vueltan zazpi etapa mendatean amaituko dira, eta 32 kilometroko banakako erlojupeko bat egonen da
81. Espainiako Vuelta Monakon hasiko da, abuztuaren 22an, larunbatez, eta, 21 etapa eginda, Granadan amaitu, irailaren 13an, igandez.
Luis Zubero Kas taldeko txirrindulari historikoa hil da, 77 urte zituela
Zubero, Zeberiokoa bera, euskal taldean aritu zen 1968tik 1974ra. Hiru itzuli handiei dagokienez, lau aldiz izan zen Frantziako Tourrean, hirutan Italiako Giroan eta behin Espainiako Vueltan.
Israel-Premier Techek izena aldatuko du 2026an, "egungo israeldar nortasunetik aldentzeko" helburuarekin
Txirrindulari talde profesionalak aldaketa estrategiko bat iragarri du, eta bere egiturari eta irudiari eragingo die, errepideetako tentsioak eta protestek markatutako urte baten ostean.
Vueltako azken etapa bertan behera utzi dute Madrilen, Gazako genozidioa salatzeko protestak direla eta
Milaka manifestarik errepidea hartu dute Madril erdigunean, eta Poliziak haien kontra egin du. Istiluak izan dira, eta antolatzaileek etapa bertan behera uztea erabaki dute.
Vingegaard nagusitu da Bola del Mundon, eta Vuelta erabakita utzi du
Vingegaardek helmugatik 1,2 km-ra jo du erasoa, eta ia lau orduko denbora eginda irabazi du etapa. Sepp Kuss taldekidea helmugaratu da jarraian, 11 segundora, eta Jai Hindley australiarra, ondoren, 13ra.
Jasper Philipsenek irabazi du Guijueloko esprinta, eta hiru garaipen daramatza 2025eko Vueltan
Alpecin-Deceuninckeko txirrindulari belgikarra argi gailendu da Salamancako herrian, eta Mads Pedersen (Lidl-Trek) helmugaratu da bigarren. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, baina Vingegaardek lau segundoko gainsaria eskuratu du.
Ganna nagusitu da Valladolideko erlojupeko laburtuan, eta Almeidak 10 segundo kendu dizkio Vingegaardi
Gannak 13 minutuan egin du ibilbidea, orduko 56,2 kilometroko abiaduran, eta Jay Vine (UAE) australiarra eta Joao Almeida (UAE) portugaldarra sailkatu dira horren atzetik, segundo bakarrera eta 7 segundora hurrenez hurren.
Espainiako Vueltako Valladolideko erlojupekoak 12.2 kilometro izango ditu, ez 27.2, protestengatik
Lasterketako hamazortzigarren etapako ibilbideari (ostegunean jokatuko dute hori) 15 kilometro kendu dizkiote, "babes handiagoa eman ahal izateko", Palestinaren aldeko eta Israelen eta Israel-Premier Tech taldearen aurkako protestak tarteko.
Pellizzarik garaipena lortu du El Morrederoko gailur kiskalian
Bestalde, Vingegaardek maillot gorriari eutsi dio. Danimarkarrak Almeidarekiko 50 segundoko aldea du, eta Pidcockekiko 2:28koa.
Bernalek Landa gainditu du hamaseigarren etapako helmuga neutralizatuan
Kolonbiarrak ezohiko esprint batean irabazi dio arabarrari. Poio eta Mos/Castro de Herville arteko ibilbidea neutralizatu dute helmugatik 8 kilometrora, amaieratik gertu Israelen aurka egiten ari ziren protestengatik.