Ane Santesteban Laboral Kutxa-Euskadiren talde teknikoko kide izango da
Euskal txirrindulariak etapa berri bati ekingo dio taldearen staff-aren barruan, enbaxadore, kirol-lotura eta talentu gazteen jarraipenaren arduradun gisa hartuko duen rol estrategikoarekin.
Ane Santestebanek Laboral Kutxa-Euskadirekin lotuta jarraituko du 2026an, baina talde teknikoko kide gisa, bere esperientzia eskaintzeko eta euskal proiektuaren hazkundea indartzeko emakumezkoen txirrindularitzan.
Profesional moduan taldearen kolore moreak bi denboraldiz defendatu ondoren, Santesteban pauso bat emango du aurrera, modu ezberdin batean taldeari lotuta jarraitzeko.
Bere funtzio berrian, Santestebanek kirol zuzendaritzaren eta plantillaren arteko lotura gisa jardungo du. Bere lana txirrindularien eguneroko laguntzan oinarrituko da, gertuko ikuspegi aditu bat eskainiz, nazioarteko txirrindularitzaren elitean 17 urteko ibilbidearen ondorioz.
Bere rol berriaren zutabeetako bat gaitasuna duten gazteen jarraipena egitea izango da. Santestebanek Laboral Kutxa-Euskadiko scouting arloa gidatuko du, Euskal Herriko eta Estatuko panoraman gogor ari diren txirrindulariak atzemateko, behatzeko eta horiei laguntzeko.
Halaber, Laboral Kutxa-Euskadiko enbaxadore gisa jardungo du, taldea ekitaldi instituzional eta sozialetan ordezkatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Bilbao: “Etxean, zaleen aurrean, iragarri nahi nuen"
36 urteko txirrindulariak 2026ko Itzuliko azken etaparen atarian iragarri du denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko duela.
Pello Bilbaok txirrindularitza profesionala utziko du denboraldi amaieran
36 urteko txirrindularia 2011n bihurtu zen profesional Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta maila goreneko ibilbide luze eta arrakastatsua egin du.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.
Ion Izagirre: “Podiuma buruan dudan? Bai, zergatik ez?”
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra bikain aritu da Alex Aranburu taldekideak irabazitako etapan, Itzulian; Izagirre laugarren postuan helmugaratu da, eta oso garrantzitsua izan da Aranburuk garaipena lortzeko, eta, sailkapen nagusian ere, laugarren dabil.