El Salvador
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du Longitudinal del Norte Sari Nagusia

Horrela, euskal taldeak zazpigarren garaipena lortu du El Salvadorren egin duen bira arrakastatsuan. Kolonbiarrak El Salvadorreko Tourra irabazi zuen joan den astean.

Paula-Patiño-vence-en-Grand-Prix-Longitudinal-del-Norte

Paula Patiñok Francesca Hall gainditu du helmugan. Irudia: Laboral Kutxa-Euskadi

Paula Patiñok (Laboral Kutxa-Euskadi) irabazi du Longitudinal del Norte Sari Nagusia. Horrenbestez, euskal taldeak El Salvadorreko bira arrakastatsuan lortu duen zazpigarren garaipena da.

Patiñok Francesca Hall (Roland) gainditu du helmugan, 100 kilometroko ibilbide gogorra egin ostean. Patiñok El Salvadorreko Tourra irabazi zuen joan den astean.

Euskal taldeak ohar batean azaldu duenez, kolonbiarrak buruz buruko sprintean irabazi dio Halli, talde morearen protagonismoa berresteko eta taldekideen ahalegina eta lana saritzeko.

Iragan igandean El Salvadorko Sari Nagusia bereganatu zuen Julija Biriukova taldekideak, eta aurreko astean Tourreko lau etapak eta sailkapen nagusia irabazi zituen kolonbiarrak.

El Salvadorreko bira —Naia Amondarain, Julija Biriukova, Idoia Eraso, Yanina Kuskova, Paula Patiño, Cata Soto eta Marjolein van 't Geloof, Peio Goikoetxearen kirol zuzendaritzapean— bihar amaituko du euskal taldeak Oriente Sari Nagusia izeneko lasterketan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X