Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caja Ruralek Jose Felix Parra fitxatu du

Parrak, 28 urtekoa bera, sei denboraldi daramatza profesionaletan, denak Kern Pharman. Mendiko etapetan ondo moldatzen den txirrindularia da, eta 2021eko Alsaziako Tourra irabazi zuen.
Parra Kern Pharmatik iritsi da Caja Ruralera. Argazkia: teamcajarural-segurosrga.com/.
Parra Kern Pharmatik iritsi da Caja Ruralera. Argazkia: teamcajarural-segurosrga.com/.

Caja Rural-Seguros RGAk Jose Felix Parra fitxatu du, taldeak berak astelehenean iragarri duenez. Parrak, 28 urtekoa bera, sei denboraldi daramatza profesionaletan, denak Kern Pharman. Mendiko etapetan ondo moldatzen den txirrindularia da, eta 2021eko Alsaziako Tourra irabazi zuen. 2026ko denboralditik aurrera, Caja Ruralen arituko da.

Hala, Caja Ruralek hiru fitxaketa gauzatu ditu dagoeneko: Caja Rural-Alea taldetik iritsitako Ellande Larronde eta Iker Villar, eta Parra bera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X