Berritzeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murguialday, Etxeberria, Johnston eta Hailemichaelek Caja Ruralekin berritu dute

Caja Ruralen filialetik egin zuten jauzi profesionaletara guztiek, eta talde berean aurrera egiten jarraituko dute.
Lau berritzeak. Argazkia: Caja Rural-Seguros RGA
Lau berritzeak. Argazkia: Caja Rural-Seguros RGA

Jokin Murguialday, Josu Etxeberria, Calum Johnston eta Mulu Kinfe Hailemichael txirrindulariek Caja Rural-Seguros RGA taldeko kide izaten jarraituko dute beste urtebetez, taldeak ostegun honetan iragarri duenez. Caja Ruralen filialetik egin zuten jauzi profesionaletara guztiek, eta talde berean aurrera egiten jarraituko dute.

Jokin Murguialdayrentzat bere laugarren denboraldia izango da taldean. Josu Etxeberriak, berriz, bosgarren urtez jantziko du Nafarroako taldearen maillota.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X