Baja
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oier Lazkano ez da Munduko Txapelketan izango, Ordizian izandako erorikoaren ondorioz

Arabarra ez da Glasgown lehiatzeko garaiz errekuperatu. Bere lekua Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak beteko du.
Oier Lazkano, Espainiako Txapelketan
Oier Lazkano, Espainiako Txapelketan. Argazkia: Efe.

Oier Lazkano gasteiztarrak ezin izango du Glasgown jokatuko den Txirrindularitzako Munduko Txapelketa lehiatu, eta bere lekua Euskaltel Euskadi taldeko Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak beteko du.

Espainiako Txapeldunak erorikoa izan zuen Ordiziako Klasikan eta eroriko horren ondorioz izandako zauria ez zaio oraindik osatu. Horrela, Pascual Momparler Espainiako selekzionatzaileak arabarra ordezkatzea erabaki du.

"Lazkano baja izango da Glasgowko Munduko Txapelketan Ordiziako Klasikan izandako erorikoaren ondorioz. Bere lekua, errepideko zein erlojuaren kontrako lasterketan, Xabier Mikel Azparrenek beteko du", adierazi du Espainiako Federazioak ohar batean.

Ondorioz, Espainiako taldeak honako txirrindulari hauek osatuko dute: Alex Aranburu, Ivan Garcia Cortina eta Gonzalo Serrano (Movistar), Jon Izagirre eta Jesus Herrada (Cofidis), Roger Adria (Kern Pharma), Jesus Ezquerra (Burgos BH) eta Xabier Mikel Azparren (Euskaltel Euskadi).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X