Mark Cavendishek txirrindularitza utziko du denboraldiaren amaieran
Mark Cavendish (Astana) 2011. urteko munduko txapeldun eta historiako esprinterrik onenak denboraldiaren amaieran txirrindularitza utziko duela iragarri du Italiako Giroko atseden egunean.
Britainiarrak 38 urte ditu eta 17 eman ditu profesionaletan. Guztira, 161 garaipen lortu ditu, eta Frantziako Tourrean parte hartuko du, Eddy Merckxekin partekatzen duen 34 etapa garaipenen marka hausteko asmoz.
"Egindako kilometro bakoitza disfrutatu dut, eta orain hau nire azken Italiako Giroa eta profesional modura egingo dudan azken denboraldia izango dela esateko momentu aproposa dela sentitzen dut", adierazi du Cavendishek.
Britainiarra emaztearekin eta semearekin agertu da prentsaurrekoan, eta hunkituta gogoratu du bere ibilbidea.
"Txirrindularitza nire bizitza izan da 25 urtez. Amets handia bizi izan dut. Bizikletari esker, mundua eta pertsona ikaragarriak ezagutzeko aukera izan dut. Kirol hau izugarri maite dut, eta ez dut neure burua txirrindularitzatik oso urruti ikusten, hori argi daukat", gaineratu du.
Palmaresa
Cavendish 2007. urtean hasi zen profesionaletan lehiatzen, eta 161 garaipen lortu ditu, 2011. urtean Danimarkan irabazitako Munduko Txapelketa eta 2009. urteko Milan-San Remo barne. Tourrean, Giroan eta Vueltan irabazi ditu etapak, eta hiru itzuli handietan jantzi du liderraren maillota.
Pistan, hirutan irabazi du Munduko Txapelketa, madison modalitatean, eta zilarrezko domina irabazi zuen 2016an Rion, Olinpiar Jokoetan., omnium modalitatean.
Zure interesekoa izan daiteke
Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra
Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.
Garaipena eta lidergoa Del Tororentzat UAE Tourreko seigarren etapan
Andaluziako Itzuliko 4. etapa ere korritu da, Tom Crabbe belgikarrak garaitu duena, eta Algarveko Itzuliko 4. etapa, berriz, Magnierrek irabazi du, eta Ayusok jarraitzen du lider.
Jonathan Milan nagusitu da UAE Tourreko 4. etapan, eta Tiberik maillot gorriari eutsi dio
Amaiera agonikoan, tropelak eguneko ihesaldia helmugatik 200 metrora behera bota du, eta txirrindulari italiarrak bere potentzia izugarria inposatu du.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
Tiberik Jebel Mobrah mendatean garaipena lortu du, eta lidergoa kendu dio Evenepoeli
Italiarra indartsuena izan da faboritoen artean, bakarrik helmugaratu baita World Tour lasterketa batean bere lehen garaipen erdietsiz. Gainera, maillot gorria jantzi du. Del Toro bigarren izan da; Evenepoelek, aldiz, denbora asko galdu du.
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma 2026ko Andaluziako Itzulian egonen dira asteazken honetatik aurrera
Lasterketaren 72. ekitaldia hurrengo igandean amaituko da, hilaren 22an, bost etapa jokatu ostean. Hiru euskal taldeez gain, antolatzaileek iragarri dute Jon Barrenetxea (Movistar) eta Alex Aranburu eta Jon Izagirre (Cofidis) txirrindulariek parte hartuko dutela.
Evenepoel nagusi izan da erlojupekoan, UAE Tourreko liderra da, eta Del Toro sailkapenean urrundu du
Ez da ezustekorako tarterik egon, eta Evenepoelek ziztuan egin du gizon azkarrentzako ibilbidean. Erlojupeko munduko txapeldun hirukoitza eta txapeldun olinpikoa ezin hobeto egokitu da ibilbide horretara.
Tim Wellens, jaun eta jabe olibondo artean
Flandiarrak, bere bosgarren parte-hartzean, Urrezko Oliba irabazi du Paraiso Interior klasikoan, Jaenen (Andaluzia). Bere ihesaldiak alferrikakoa egin ditu atzetik zetozen aurkarien saiakerak, tartean faboritoetako batena, Tom Pidcockena, bigarren sailkatu da eta.
Van Gilsen eroriko izugarria, Jaengo klasikoaren helmugako zuzengunean
Red Bull Bora taldeko txirrindulari belgikarrak erorikoa izan du helmugatik 50 metro eskasera. Jan Christen UAEko suitzarra lasterketatik kanporatu dute bere maniobragatik.
Tim Wellens flandiarrak Jaengo klasikoa irabazi du
UAE taldeko txirrindulariak helmugatik urrun jo du erasoa, hainbat lur-tarte gainditu ditu eta helmugako zuzengunera bakarrik iristeko gai izan da Jaenen lortutako lehen garaipena ospatzeko, bost saiakeraren ostean.