Strade Bianche 2023: profila, ibilbidea eta parte-hartzaileak
UCI WorldTeam eta UCI Women's WorldTeam mailetako taldeak, alegia, txirrindularitzako mailarik goreneko taldeak, 2023ko Strade Bianche lasterketan izango dira larunbatean, hilak 4. Proba Toscanan egingo dute, eta Siena hirian izango ditu irteera eta helmuga. Strade Bianchek ibilaldi gorabeheratsua du, azken igoeran % 16rainoko aldapak gainditu beharko dituzte, eta, horrez gain, zenbait legar zati igaro beharko dituzte; izan ere, zati horiek markatzen dute, nolabait, Italiako proba hori.
Gizonezkoen lasterketak 184 kilometroko ibilbidea du, eta asfaltatu gabeko 11 zatitan egingo dituzte horietako 63. Zortzi zati emakumezkoen lasterketako ibilbidean ere izango dira; proba horretan, guztira, 30 kilometro baino gehiago dira legar gainean. Emakumezkoen probak 136 kilometro izango ditu, eta, zortzi legar zati horiez gain, bi probetako parte-hartzaileek azken kilometroak ere partekatuko dituzte; izan ere, amaierako aldapa emakumezkoek eta gizonezkoek igo beharko dute.
Strade Biancheko antolatzaileek baieztatu dutenez, Pello Bilbao (Bahrain Victorious), Alex Aranburu (Movistar) eta Jonathan Lastra (Cofidis) euskal txirrindulariak bertan arituko dira, eta Ane Santesteban Jayco taldeko buru izango da, emakumezkoetan. Gainera, Italiako lasterketan garaipena lortu duten hainbat txirrindulari ere arituko dira: Mathieu Van der Poel (Alpecin-Deceuninck), Julian Alaphilippe (Soudal Quick-Step), Tiesj Benoot (Jumbo), Zdenek Stybar (Jayco) eta Michal Kwiatkowski (INEOS), hain zuzen. Halaber, Thomas Pidcock (INEOS), Matej Mohoric (Bahrain Victorious), Peter Sagan (TotalEnergies), AlbertoBettiol (EF Educación-EasyPost) eta Tim Wellens (UAE Emirates) ere parte-hartzaileen zerrendan daude.
Lote Kopeckyk eta Tadej Pogacarrek irabazi zuten Strade Bianche 2022an.
STRADE BIANCHE 2023KO PROFILAK
Emakumezkoen lasterketa
Proba osoa
Azken kilometroak
Gizonezkoen lasterketa
Proba osoa
Azken kilometroak
Zure interesekoa izan daiteke
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrundularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.
Ion Izagirre: “Podiuma buruan dudan? Bai, zergatik ez?”
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra bikain aritu da Alex Aranburu taldekideak irabazitako etapan, Itzulian; Izagirre laugarren postuan helmugaratu da, eta oso garrantzitsua izan da Aranburuk garaipena lortzeko, eta, sailkapen nagusian ere, laugarren dabil.
Alex Aranburu: “Oso pozik, beti izaten da berezia etxean irabaztea”
Cofidiseko euskal txirrindulariak, Galdakaon, 2026ko Itzuliko laugarren etapa bereganatu du, azken kilometroan igoera oso ona eginda. Horrenbestez, hirugarrenez gailendu da Aranburu Itzulian.
Alex Aranbururen garaipen bikaina Galdakaon, Itzulian, azken kilometroan igoera ederra eginda
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra onena izan da 2026ko Itzuliko laugarren etapan, eta hirugarrenez gailendu da etapa batean Itzulian. Azken metroetan, Aranburuk Uno-X Mobilityko Tobias Halland Johannessen menderatu du, eta balio handiko garaipena eskuratu du.
Alex Aranburu gipuzkoarrak etapa amaiera ezin hobea egin eta garaipena lortu du Galdakaon
Atzetik, Lipowitzek eta Roglicek Paul Seixasi eraso egin diote gaur, baina Itzuliko liderrak sendo erantzun die eraso saiakera guztiei. Are gehiago, Frantziako izar gazteak lidergoa sendotu du, segundo gutxi batzuk irabazita.