Hodeg nagusitu da esprintean eta Lutsenkok lidertzari eutsi dio
Alvaro Jose Hodeg (Quick Step) kolonbiarrak irabazi du Turkiako Tourreko bosgarren etapa, Selcuk eta Manisa artekoa, eta 135,7 kilometroko ibilbidea izan duena. Alexey Lutsenkok (Astana) jarraitzen du lider.
Hodegek 22 urte ditu, eta 2018ko bosgarren garaipena erdietsi du. Bigarren izan zen Sam Banettek (Bora Hansgrohe) irabazi zuen bigarren etapan, eta larunbat honetan ez du garaipena lortzeko aukera alferrik galdu.
Etapan zehar hainbat ihesaldi saiakera egon dira. Hala ere, aurrera egin duen bakarra, besteak beste, Amaro Antunes (CCC) eta Rafael Reis (Caja Rural) egon diren boskotearena izan da. Ihesaldiko taldetxoak 2 minutu eta 35 segundoko abantaila izan du tropelarekiko, baina esprinterren taldeak jarri dira lanean eta ihesaldia behera bota dute.
Tropela bat eginda iritsi da azken metroetara eta esprintean Hodeg izan da azkarrena. John Degenkolb (Trek Segafredo) izan da bigarren eta Nathan Haas (Katusha Alpecin), hirugarren.
Lutsenko da sailkapen nagusiko liderra, eta 4 segundora du bigarren sailkatua den Haas. Euskadi Murias taldeko Eduard Prades laugarren da sailkapen nagusian, liderrarekiko 6 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Pello Bilbao: “Etxean, zaleen aurrean, iragarri nahi nuen"
36 urteko txirrindulariak 2026ko Itzuliko azken etaparen atarian iragarri du denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko duela.
Pello Bilbaok txirrindularitza profesionala utziko du denboraldi amaieran
36 urteko txirrindularia 2011n bihurtu zen profesional Euskaltel-Euskadi taldearekin, eta maila goreneko ibilbide luze eta arrakastatsua egin du.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrindularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.