Abu Dhabiko Tourra, World Tourreko tropela hartzeko prest
Otsailaren 23tik 26ra jokatuko da UCI World Tourreko hirugarren lasterketa, Abu Dhabiko Tourra.
Izen handiko hainbat txirrindularik hartuko dute parte Arabiar Emirerri Batuko proban: Nairo Quintana, Vincenzo Nibali, Fabio Aru, Steven Kruijswijk, Tejay van Garderen, Romain Bardet… Horiekin batera, baina, gizon azkarrak izango dira irteeran, seguruenik esprintean bukatuko diren hiru etapetako bat irabazteko ahaleginean: Mark Cavendish, Marcel Kittel, Elia Viviani, André Greipel eta Caleb Ewan.
4 ETAPA
Ostegunak 23
1. etapa, MADINAT ZAYED (BAYNOUNAH EDUCATIONAL COMPLEX) – MADINAT ZAYED (188 km)
Ostirala 24
2. etapa, ABU DHABI (AL MARYAH ISLAND) – ABU DHABI (AL MARINA/BIG FLAG) (155 km)
Larunbata 25
3. etapa, AL AIN (HAZZA BIN ZAYED STADIUM) – JEBEL HAFEET (186 km)
Igandea 26
4. etapa, YAS MARINA ZIRKUITUA (143 km)
20 TALDE
AG2R LA MONDIALE – FRA
ASTANA PRO TEAM – KAZ
BAHRAIN-MERIDA – BRN
BMC RACING TEAM – USA
BORA-HANSGROHE – GER
LOTTO SOUDAL – BEL
MOVISTAR TEAM – ESP
ORICA - SCOTT – AUS
QUICK - STEP FLOORS – BEL
TEAM DIMENSION DATA – RSA
TEAM KATUSHA - ALPECIN – SUI
TEAM LOTTO NL - JUMBO – NED
TEAM SKY – GBR
TEAM SUNWEB – GER
TREK SEGAFREDO – USA
UAE ABU DHABI – UAE
BARDIANI CSF – ITA
TEAM NOVO NORDISK – USA
GAZPROM - RUSVELO – RUS
NIPPO - VINI FANTINI – ITA
Zure interesekoa izan daiteke
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixasek irabazi duen Itzuliko 5. etaparen laburpena
Paul Seixas (Decathlon) txirrindulari frantziarrak bere hirugarren etapa garaipena lortu du 2026ko Itzulian, Eibarren hasi eta bukatu den bosgarren etapan. 30 kilometroren faltan, ihesaldia jo du Florian Lipowitz (Red Bull) alemaniarrarekin batera, eta bien arteko azken esprintean erabaki da garailea.
Paul Seixas Itzuliko etapa nagusian ere jaun eta jabe
Paul Seixasek eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta 19 urteko txirrundularia gailendu da Eibarko helmugan, Itzuliko hirugarren garaipena bereganatuta. Minutu batetik gorako atzerapenarekin iritsi dira gainerako faboritoak, tartean Primoz Roglic eta Ion Izagirre.
ZUZENEAN: 2026ko Itzuliko etapa nagusia (Eibar-Eibar, 176.2 km)
Ikusi zuzenean Eibarren hasi eta amaituko den 2026ko Itzuliaren 5. etaparen emanaldia. 15:05etik 18:15era arte, jardunaldiak ematen duen guztiaren berri izango duzu.
Pello Bilbao: “Nire mentalitatea, Itzulian, bukaerara itxarotea izan da, indarrak ahalik eta ondoen kudeatzea”
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dabil, eta maila ona eman du Galdakaoko etapan, Alex Aranburuk garaipena lortu duen egunean.
Ion Izagirre: “Podiuma buruan dudan? Bai, zergatik ez?”
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra bikain aritu da Alex Aranburu taldekideak irabazitako etapan, Itzulian; Izagirre laugarren postuan helmugaratu da, eta oso garrantzitsua izan da Aranburuk garaipena lortzeko, eta, sailkapen nagusian ere, laugarren dabil.
Alex Aranburu: “Oso pozik, beti izaten da berezia etxean irabaztea”
Cofidiseko euskal txirrindulariak, Galdakaon, 2026ko Itzuliko laugarren etapa bereganatu du, azken kilometroan igoera oso ona eginda. Horrenbestez, hirugarrenez gailendu da Aranburu Itzulian.
Alex Aranbururen garaipen bikaina Galdakaon, Itzulian, azken kilometroan igoera ederra eginda
Cofidiseko txirrindulari gipuzkoarra onena izan da 2026ko Itzuliko laugarren etapan, eta hirugarrenez gailendu da etapa batean Itzulian. Azken metroetan, Aranburuk Uno-X Mobilityko Tobias Halland Johannessen menderatu du, eta balio handiko garaipena eskuratu du.
Alex Aranburu gipuzkoarrak etapa amaiera ezin hobea egin eta garaipena lortu du Galdakaon
Atzetik, Lipowitzek eta Roglicek Paul Seixasi eraso egin diote gaur, baina Itzuliko liderrak sendo erantzun die eraso saiakera guztiei. Are gehiago, Frantziako izar gazteak lidergoa sendotu du, segundo gutxi batzuk irabazita.