Zegama-Aizkorri
2024/02/01 - 20:18
Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
2023/11/17 - 14:38
2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an jokatuko dute, igandez
Antolatzaileek iragarri dutenez, maratoirako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 15ean irekiko dituzte; KBrako eta Junior Trailerako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 29an zabalduko dira.
2023/05/14 - 17:21
Oemus eta Merillas nagusitu dira 2023ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan
Daniela Oemusek irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia emakumezkoen mailan eta Manuel Merillas izan da nagusi gizonezkoetan. Eguraldia petrala izan bada ere, ikuskizun bikaina eskaini dute kirolariek eta ikusleek ere ezin hobeto erantzun dute.
2023/05/13 - 18:33
Euriak eta lokatza protagonista izango dira igande honetako Zegama-Aizkorri lasterketan
Iaz ez bezala, eguraldiak lasterketa baldintzatuko du. Izen ezagun asko bilduko dira irteeran, Aritz Egea, Oihana Azkorbebeitia eta Oihana Kortazar euskal kirolariak, besteak beste. Lasterketa zuzenean emango dute ETBk eta eitb.eus-ek.
2023/05/12 - 23:07
Naiara Irigoyen eta Jose Antonio Bellido, garaile Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean
Emakumezkoetan, Naiara Irigoyen burlatarra nagusitu da (38:42). Malen Osa oñatiarra izan da bigarren eta Silva Lara jaendarra, hirugarren. Gizonezkoetan, Jose Antonio Bellido madrildarrak irabazi du (33:10), Iu Net Puig kataluniarrak egin du, eta Juan Castillok, hirugarren.
2023/05/12 - 18:56
Zer eguraldi izango da igandeko Zegama-Aizkorri mendi maratoian? Andoni Aizpuruk aurreratu digu
Giro hotza izango dute parte-hartzaileek, eta, gainera, busti lezake; hori bai, prezipitazioa txikiagoa izango da, azken egunetakoa baino.
2023/01/13 - 17:03
Zegama-Aizkorriren 22. edizioa aurkeztu dute
Lasterketa 2023ko maiatzaren 14an izango da. Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalak otsailaren 24an zozkatuko dira.
2022/11/17 - 18:04
Zegama-Aizkorriren 22. edizioa 2023ko maiatzaren 14an lehiatuko da
Mendi maratoian izen emateko epea urtarrilaren 16an irekiko da eta dortsalen zozketa otsailaren 24an izango da.
2022/06/02 - 17:33
Pkemboi eta Kiptanui, asfaltutik mendira
Bi keniarrak 10 onene artean sartu ziren igandeko Zegama-Aizkorri lasterketan eta egonaldia luzatzea erabaki dute Toloaldeko hiru tontorren lasterketa prestatu ahal izateko.
2022/05/29 - 18:07
Jorneten eta Brinkmanen marka harrigarriak Zegama-Aizkorri lasterketan
Kilian Jornet kataluniarrak aurreikuspenak bete ditu eta aise gailendu da Zegama-Aizkorri lasterketan. Jornetek, gainera, probako markarik onena 9 minututan hobetu du. Emakumezkoetan, Nienke Brinkman herbeheretarra nagusitu da, eta honek ere historiako markarik onena egin du.
2022/05/29 - 17:24
Kilian Jornet eta Nienke Brinkman garaile Zegama-Aizkorrin, aurreko markak hautsita
Jornet hamargarrenez gailendu da, bigarren Magrini italiarra izan da eta Merillas espainiarra hirugarren. Emakumezkoetan, Brinkmanek Maude Mathys faborito nagusia gainditu du. Hirugarren Sara Alonso donostiarra izan da.
2022/05/29 - 16:03
Nienke Brinkman nagusitu da Zegama-Aizkorrin
4:16:45eko denborarekin helmugaratu da 2022ko irabazlea. Sara Alonso euskaldunak hirugarren postuan bukatu du lasterketa, podiuma itxiz.
2022/05/29 - 15:16
Kilian Jornetek 10. aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri lasterketa
Sabadellekoak hamargarren garaipena lortu du, lasterketa 3:36:41eko denborarekin amaituz, eta bederatzi minutuz gainditu du 2017an Stian Angermudek ezarritako errekorra.
2022/05/29 - 00:45
Dena prest Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren itzulerarako
Igandean Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 21. edizioa jokatuko dela aitzakia hartuta, lasterketaren bezperan antolatzaileek korrikalari onenak elkartu ditu topaketa batean.
2022/05/18 - 22:39
Zegama-Aizkorri lasterketaren XXI. edizioa, maiatzaren 29an
Proba hori puntuagarria da Golden Trail World Series 2022rako, eta eitb.eus-en zein ETB1en ikusi ahal izango da.
2021/12/07 - 19:23
2022ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 29an egingo da
Bi urteren ostean bueltan da Zegama-Aizkorri lasterketa. Ohiko data barreskuratuko du. Azken bi urteetan ezin izan da egin, covid-19 koronabirusaren pandemiarengatik.
2021/03/30 - 22:57
2021eko Zegama-Aizkorri, bertan behera
Aurten ere ez da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa egingo covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Iaz arrazoi berdinarengatik geratu zen bertan behera.
2020/11/29 - 13:00
Oihana Kortazarren ibilbide profesionala eta familia, gertutik
Oihana Kortazar kirolaria gertutik ezagutu dugu "Helmuga" saioan. Besteak beste, bere ibilbide profesionala errepasatu dugu, eta familia ezagutu ere. Ikus ezazu!
2020/05/24 - 21:37
Aritz Egeak ez du huts egin Zegama-Aizkorri lasterketaren hitzorduarekin
Zegama-Aizkorri maiatzaren 24an zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen koronabirusagati. Mundu osoko 13.000 korrikalarik lasterketa birtualki egin ahal izan dute.
2020/05/24 - 14:00
Benito Lekuona, abarkadun maratoilaria
2010eko Zegama-Aizkorri maratoiko elurrarekin gozatu egin zuen korrikalari beteranoak.