Usoa Ostolaza
2025/10/19 - 13:26
Usoa Ostolaza podiumera igo da Guangxiko Tourrean
Txirrindulari zarauztarrak lehen podiuma lortu du Laboral Kutxa Euskadi taldearentzat Women’s World Tourreko lasterketa batean.
2025/10/11 - 20:01
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.
2025/10/05 - 16:27
Usoa Ostolazari Eibarren irabaztea galarazi dion erorikoa
Zarauztarra lasterketa buruan zihoan helmugarako lau kilometrora erorikoa izan duenean. Gainera, katea atera egin zaio eta minutu preziatuak galdu ditu lastreketara itzuli aurretik.
2025/09/24 - 19:29
Usoa Ostolazak seigarren postua eskuratu du Munduko Txapelketako taldekako erlojupeko mistoan
Txirrindulari gipuzkoarrak Espainiako selekzioarekin jokatu du proba hori, asteazkenean; Australiak bereganatu du urrezko domina, Frantziak, zilarrezkoa, eta Suitzak, brontzezkoa.
2025/06/29 - 17:07
Ostolazak brontzea lortu du Santestebanek erorikoa izan duen errepideko Espainiako Txapelketan
Ane Santesteban lasterketaren buruan izan da kilometro askotan, baina erorikoa izan du eta lehiatik kanpo geratu da. Bestalde, Usoa Ostolazak brontzezko domina irabazi du.
2025/06/29 - 16:22
Usoa Ostolazak brontzea lortu du Espainiako Txapelketako errepideko proban
Laboral Kutxako txirrindularia Sara Martin eta Mavi Garciaren atzetik sartu da. Ane Santesteban erori egin da, lasterketaren buruan zenean, eta bosgarren tokian bukatu du proba.
2025/06/15 - 20:04
Usoa Ostolazak Pirinioetako Tourra irabazi du bigarren urtez jarraian
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindulariak larunbatean Soulor mendatean lortutako lidergoa defendatu du, eta iazko garaipena errepikatu du.
2025/06/14 - 17:52
Ostolazak irabazi du Pirinioetako etapa nagusia, eta lider jarri da
Ostolazak erasoa jo du Trie-Sur-Baise eta Col du Soulor (134,6 km) arteko ibilbidearen azken kilometroan, ordura arte berarekin joan diren hiru txirrindulariak atzean utzita.
2025/05/17 - 16:02
Usoa Ostolaza: ''Muturra esprintean sartzen saiatu behar genuen''
Zarauztarrak seigarren egin du Itzulia Women lasterketako 2. etapan, Mischa Bredewold etapa garaile eta sailkapeneko liderraren denbora berean.
2025/04/07 - 12:13
Usoa Ostolazak El Salvadorreko Itzuliko azken etapa irabazi du, eta bigarren izan da sailkapen nagusian
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko txirrindularia nagusi izan da 4. etapan. Hala, bada, bere bigarren garaipena lortu du lasterketa horretan. Horrez gain, bigarren izan da sailkapen nagusian, mendiko maillota bereganatu du eta Laboral Kutxa talde onena izan da.
2025/04/04 - 15:17
Usoa Ostolaza, garaile El Salvadorko Itzuliko lehen etapan
Laboral Kutxako txirrindularia indartsuena izan da azken mendateko aldapetan nabarmendu den laukotean.
2024/10/25 - 12:44
Usoa Ostolazak 2027ra arte luzatu du kontratua Laboral Kutxarekin
Zarauzko txirrindulariak 2025era arte zuen kontratua indarrean, iaz kontratua berritu ondoren.
2024/08/15 - 22:24
Ostolaza: ''Egun zaila izan da; uste baino azkarrago joan gara''
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Ane Santesteban eta Usoa Ostolaza txirrindulariak 29. eta 31. postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Frantziako Tourreko bosgarren etapan. Honela kontatu digu Ostolazak.
2024/07/05 - 21:17
Santesteban eta Ostolaza, ''ilusioz gainezka'' Italiako Girora
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa Italiarantz abiatu da Giroa lehiatzeko. Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban euskal txirrindulariek adierazi dute "ilusionatuta" doazela "etxeko taldearekin" lehiatuko direlako Italiako Giroan.
2024/06/22 - 18:05
Ostolaza: ''Oso pozik garaipenaekin, Iuraniren bigarren postuarekin eta Eneritzen garaipenakin''
Usoa OstolazaLaboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko euskal txirrindularia da errepideko Espainiako txapelduna, Madrilen egindako Espainiako Txapelketako errepideko proban garaipena bereganatuta.
2024/06/22 - 15:09
Usoa Ostolaza, errepideko Espainiako txapelduna
Txirrindulari zarauztarrak bereganatu garaipena du Espainiako Txapelketako errepideko proban. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioan Ostolazak taldekide duen Iurani Blanco izan da bigarren, Mavi Garciak osatu du podiuma, hirugarren bukatuta.
2024/06/16 - 17:39
Usoa Ostolazak irabazi du Pirinioetako Tourra
Nay eta Bosdarros arteko azken etapan (125,58 km) Zarauzkoa bosgarren geratu da. Nahikoa izan da maillot horia bereganatzeko.
2024/06/15 - 19:37
Usoa Ostolazak liderraren elastikoa jantzi du Pirinioetako Tourreko bigarren etapan Aubisquen nagusituta
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko euskal txirrindulariak irabazi du bigarren etapa; Cavallar izan da bigarren, 26 segundora, eta Blanco hirugarren, 58ra. Ostolaza da sailkapen nagusiko liderra.
2024/05/26 - 15:48
Iurani Blancok irabazi du Eibarko Hiria Sari Nagusia, eta Usoa Ostolaza izan da bigarren
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak lasterketa bikaina egin du. Iurani Blancok bereganatu du garaipena, Usoa Ostolaza taldekidea izan da bigarren eta Henrietta Christie (Human Powered Health) hirugarren.
2024/05/11 - 16:03
Usoa Ostolaza: ''Etapa oso gogorra izan da; hirugarren mendateak dena zaildu du''
Usoa Ostolaza Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko gipuzkoarrak zaleen babesak emozionatu egin duela aitortu du, Itzulia Women lasterketako 2. etapa amaitu ostean.