Unai Laso
2024/11/24 - 23:26
Giro bikaina izan da Bizkaia frontoian, bi nafarren arteko finalean
Bilboko pilotalekuko harmailak jendez lepo izan dira, eta Nafarroako hainbat eta hainbat zalek ikusi dute bertan Unai Lasoren eta Peio Etxeberriaren arteko final handia.
2024/11/24 - 23:23
Unai Lasok aurrenekoz irabazi du Lau t'erdikoa, finalean Peio Etxeberria mendean hartuta (22-19)
Bizkaia frontoian jokatutako finala bizi-bizia izan da. Peio Etxeberriak aurrea hartu du partidako lehen zatian, baina bigarrenean, Unai Laso indartsuago aritu da.
2024/11/24 - 22:21
Unai Laso, 2024ko Lau t'erdiko txapeldun finalean Peio Etxeberria 22-19 mendean hartuta
Bizkarretako pilotariak, 2022ko Buruz Buruko txapelduna, lehen aldiz jantzi du Lau t'erdikoaren txapela, 27 urte dituela.
2024/11/24 - 22:07
Unai Laso txapeldunak Lau t'erdiko finaleko pilota bat sinatu du, eta Instagramen zozkatuko dugu!
Adi, astelehenean, EITB Kirolakek Instagramen duen kontuari (kirolak_eitb); izan ere, Unai Laso txapeldunak sinatutako Lau t'erdiko finalaren pilota bat zozkatuko dugu bertan. Irakurri bertan utziko ditugun jarraibideak!
2024/11/24 - 21:56
Unai Lasoren pisukideak ezustekoa eman dio txapeldunari ETBren setean
Unai Laso txapeldunak Aitor Alduntzin lagun eta pisukidearen ezusteko bisita izan du ETBko setean elkarrizketa egiten ari zenean.
2024/11/24 - 21:52
Lasoren gurasoak, hunkituta eta semeaz harro
Lasoren ama eta aita pozik eta hunkituta azaldu dira semeak Lau t'erdiko finala irabazi ondoren. Hori lortzeko egin duen lan guztia nabarmendu, eta merezitako txapela dela esan dute.
2024/11/24 - 21:19
P. Etxeberria: ''Unaik merezimendu osoz irabazi dit''
Unai Lasok irabazi du 2024ko Lau t'erdiko txapela. Bizkarretako pilotariak 22-19 menderatu du Peio Etxeberria igandean Bilbon jokatutako finalean.
2024/11/24 - 21:11
Unai Lasoren azken tantoa, ospakizuna eta txapela
Baikoko pilotariak izugarrizko poza agertu du Lau t'erdiko finalean, asko sufrituta, Peio Etxeberria mendean hartuta.
2024/11/24 - 21:05
Laso: ''Partidan zehar, mamuak agertu zaizkit, baina segi egin dut, eta azkenean irabazi''
Unai Lasok 22-19 irabazi dio Peio Etxeberriari Lau t'erdiko finalean, eta bere lehen txapela eskuratu du txapelketan. Hunkituta azaldu da Baikoko pilotaria, eta gaizki hasi arren irabazi arte aurrera jarraitzen jakin duela adierazi du.
2024/11/24 - 11:50
Laso eta Etxeberria, aurrez aurre Lau t'erdiko lehen txapelaren bila
Final bana jokatu dute aurretik txapelketa honetan (Lasok 2021ean eta Etxeberriak iaz), eta borrero bera izan zuten biek: Jokin Altuna (9 urtean lehen aldiz ez da finalean izango).
2024/11/24 - 11:47
Unai Laso eta Peio Etxeberria, nor baino nor gehiago Lau t'erdiko finalean
Nafarren arteko finala izango du 2024ko Lau t'erdiko Txapelketak. Bata zein bestea gailendu, lehen txapela izango da irabazlearentzat.
2024/11/23 - 14:48
Goiuri Zabaleta: ''Laso gertuago daukat Peio baino, eta bere alde egingo dut''
Lau t'erdiko egungo txapeldunordea gustura da igandeko final handian bi nafar izango direlako aurrez aurre: Unai Laso eta Peio Etxeberria. Lasok bezala, Goirurik ere errematea du gustuko, eta Bizkarretakoaren alde egingo du.
2024/11/21 - 15:07
Unai Laso: ''Eskubiz nire burua nabarmentzen saiatzen naiz''
Unai Lasok igandean Peio Etxeberriaren kontra jokatuko duen finalaren inguruan hitz egin du elkarrizketa honetan. Sakean egindako hobekuntza nabarmendu du, besteak beste.
2024/11/20 - 14:33
Laso eta Etxeberria gustura, igandeko finalerako aukeratutako materialarekin
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak igandean jokatuko duten finalerako materiala aukeratu dute. Pozik agertu dira, eta partidari begira nola sentitzen diren kontatu dute.
2024/11/19 - 15:39
Paco Caballero, Uharteko Pelotazale Klubeko arduraduna: ''Igandekoa oso egun handia da guretzat''
Paco Caballero ondo ezagutzen ditu Peio Etxeberria eta Unai Laso pilotariak. Bien indarguneak zeintzuk diren aztertu du elkarrizketa honetan, igandeko final handiari begira.
2024/11/18 - 15:30
Aimar Olaizola: ''Final irekia ikusten dut, Laso eta Etxeberria bi pilotari handi dira''
Aimar Olaizola Baiko Pilotaren kirol zuzendaria da, eta Lau T'erdikoan txapel gehien dituen pilotaria da, zazpi ditu eta. Laso Baikokoa da, eta Aimarrek hark irabaztea nahi du, baina finala gogorra eta lehiatua izango dela aurreikusten du.
2024/11/17 - 16:26
Nork irabaziko du Lau t’erdikoa: Lasok ala Etxeberriak?
Unai Lasok eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko finala jokatuko dute igandean. Aurretik, asteburu honetan, Bakaikoak irabazi du B serieko finala, Labriten. Harmailetan galdezka aritu ginen finalerako zer aurreikuspen dagoen jakiteko.
2024/11/11 - 15:52
Unai Laso balentria handia lortuta sartu da finalean
Unai Lasok 14-22 gainditu du Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du azaroaren 24ko finala.
2024/11/10 - 22:26
Lasok Altuna gainditu du eta txapelduna finaletik kanpo geratu da azken bederatzi urteetan lehen aldiz (14-22)
Nafarrak partida biribila egin du, eta bera izango da Peio Etxeberriaren aurkaria azaroaren 24an Bilbon jokatuko den final handian.
2024/11/10 - 22:23
Unai Laso, Lau T'erdiko finalera (14-22)
Jokin Altuna egungo txapelduna mendean hartu du 14 eta 22, Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partidan.