Unai Laso
2022/12/12 - 16:37
Elordi eta Zabaleta, denen gainetik
Binakako Txapelketako 3. jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Elordik eta Zabaletak osatzen duten bikotea hiru partidak irabazi dituen bakarra izan da, eta 22 tanto baino ez dizkiete egin guztira.
2022/12/08 - 22:24
Laso eta Imazek Peña eta Mariezkurrena garaitu dituzte Bergaran (22-14)
Orain arteko bi partidak irabazita zeuden Peña eta Mariezkurrenak galdu egin dute gaur Bergaran, Lasoren eta Imazen aurka (22 eta 14). Orain bikote biek dituzte bi garaipen hiru jardunaldi jokatu eta gero.
2022/12/04 - 22:01
Urrutikoetxeak eta Albisuk lehen puntua lortu dute Lasori eta Imazi gailenduta (22-19)
Partida estua izanda. Lehen zatian gorriak nagusitu dira baina, bigarrenean, urdinek hobeto jokatu dute. Partidan pilotarik galdu ez duen Imazek huts egin du azken pilotakadan.
2022/11/26 - 21:45
Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Bartzelonan Jakaren eta Arangurenen aurka (22-21)
Partida trabatua izan da Vall d'Hebroneko frontoian jokatu dena. Jaka eta Aranguren jokoaren ekimena hartuta, azkenean Lasok eta Imazek lortu dute garaipena 22 eta 21.
2022/11/20 - 22:22
2022ko 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Lehiaketa urriaren 7tik azaroaren 20ra bitartean jokatuko da, eta finala Bilboko Bizkaia frontoian izango da.
2022/11/12 - 12:02
Iztueta, ''haserre'' bere debutean eskaini duen mailarengatik
Martxel Iztuetak debuta egin du profesional mailan Unai Lasorekin bikotea osatuta. Tolosako Beotibarren galtzaile izan da Iztueta-Laso bikotea Peña II.aren eta Arangurenen aurka (12-22). Tolosako pilotari gaztea ez da pozik azaldu eman duen mailarekin.
2022/10/29 - 23:36
Ezkurdia, finalerdietara Laso garaitu ondoren (22-11)
Joseba Ezkurdiak bere bigarren garaipena lortu du Lau T'erdiko txapelketan Unai Lasoren aurka (22-11) eta Peio Etxeberriaren aurka lehiatuko da finalerdietan. Arbizuarra hobeto kantxaratu da eta bigarren zatiak kolore urdina izan du.
2022/10/25 - 18:49
Lasok eta Ezkurdiak hautatu dituzte elkarren aurka aritzeko pilotak
Larunbatean jokatuko da bi pilotarien arteko partida Labriten. Partida bana irabazi dute, eta irabazten duenak finalerdietarako bidea hartuko du, bestea, berriz, txapelketatik kanpo geratuko da.
2022/10/22 - 22:49
Elordik finalerdietarako txartela lortu du Lasori irabazita (22-18)
Iragan astean Joseba Ezkurdia mendean hartu ostean, gaur Unai Lasori irabazi dio Bilbon. Bizkaitarrak, beraz, B multzo gogorrean finalerdietarako txartela lortu du lehen bi partidak irabazita.
2022/10/15 - 22:45
Lasok Elezkanori irabazi dio partida elektriko batean (22-7)
Danel Elezkanok joko biziarekin ekin dio norgehiagokari. Hala ere ezin izan dio dinamika horri heldu eta Lasok aurrea hartu dio. Azkenean, Laso gailendu da.
2022/10/13 - 18:14
Unai Laso prest dago Lau t´erdirako
Unai Lasok, iazko Lau t'erdiko txapelketan finalista izan zena, larunbatean jokatuko du aurtengo txapelketako lehen partida. Elezkanorekin neurtuko ditu indarrak. Min hartuta ibili bada ere, material aukeraketan prest dagoela esan du.
2022/10/10 - 18:31
Dario, Elordi, Peña II.a eta Elezkano, ligaxkara
Dario, Elordi, Peña II.a eta Elezkano Lau t'erdiko final laurdenetako ligaxkara sailkatu dira. Hala, A multzoa Altuna III.ak, Peña II.ak, Dario eta P. Etxeberriak osatuko dute. B multzoa, berriz, Lasok, Elezkano II.ak, Ezkurdiak eta Elordik.
2022/10/05 - 11:10
Unai Laso frontoietara bueltatu da Agurainen, Fernando Ruiz Eginori egindako omenaldian
Unai Laso nafarra bueltan da kantxetan, duela ia hilabete Ordizian min hartu zuenetik lesionatuta egon ostean. Mariezkurrenarekin batera aritu da Altuna III.a eta Zabaletaren aurka, Agurainen, Fernando Ruiz Egino pilotari afizionatu ohia eta Aguraingo pilota eskolako arduraduna omentzeko jaialdian.
2022/10/03 - 15:22
2022ko Lau t'erdiko txapelketak baditu bere protagonistak
Ostiral honetan abiatuko da txapelketa Elezkano II.aren eta Artolaren arteko lehiarekin. Finala, ostera, azaroaren 20an jokatuko da Bizkaia Frontoian.
2022/10/01 - 02:33
2022ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 15eko asteburuan hasiko da, eta urriaren 2an amaituko da Nafarroa Arenan jokatuko den finalarekin.
2022/09/27 - 18:31
Unai Laso, prest frontoietara itzultzeko
Ia hilabetez bajan egon ostean, itxura guztien arabera, urriaren 4an itzuliko da buruz buruko txapelduna frontoietara. Gainera, Lau t'erdikora iritsiko dela baieztatu dio EITB Mediari.
2022/09/09 - 19:24
Unai Lasok ez du jokatuko asteburu honetan
Ordizian min hartu zuen eta lesioaren nondik norakoak zehazteke daude oraindik. Hala ere, zerbitzu medikuek kirol-baja eman diote eta ez da asteburu honetan kantxan arituko.
2022/09/09 - 03:19
Ordizian gertatutako lesioa Unai Lasoren ahotik azalduta
Unai Lasok min hartu zuen Ordiziako jaialdian jokatzen ari zela, edari baten hondarrekin irrist egin eta gero. Horrela kontatu digu Lasok berak gertatutakoa.
2022/09/08 - 21:27
Sei bikote San Mateo torneoan, horietako bat Dario-Zabaleta
San Mateo feria hilaren 18tik 25era jokatuko da. Zortzi jaialdi antolatu dituzte: zazpi, torneokoak eta zortzigarrena, ardoaren desafiokoa. Sei bikote arituko dira: A multzoan, Altuna-Martija, Dario-Zabaleta eta Urrutikoetxea-Imaz. B multzoan, Laso-Albisu, Ezkurdia-Rezusta eta Jaka-Mariezkurrena.
2022/08/28 - 23:05
Iker Irribarria eta Jon Ander Albisu Donostia Hiria Torneoko finalerako sailkatu dira
Bikote urdinak kontrolpean izan du lehia uneoro eta 22-13 nagusitu dira. Ostiraleko finalean, Irribarriak eta Albisuk Joseba Ezkurdia eta Jon Mariezkurrena izango dituzte aurkari.