Unai Amiano
2026/05/23 - 20:21
Unai Amiano, Buruz Buruko txapeldun erakustaldia emanda (7-22)
Unai Amianok maisutasunez irabazi du B Serieko Buruz Buruko txapela Labriten, Ander Murua 7-22 mendean hartuta. Hasiera parekatua izan bada ere, neurketak kolore urdina hartu du berehala, eta irundarra erabat nagusi izan da partida osoan.
2026/05/19 - 14:59
Muruak eta Amianok finaleko material aukeraketa egin dute Labriten
B Serieko Buruz Buruko finala jokatuko dute Muruak eta Amianok larunbatean Labriten. Piloten aukeraketa egin dute gaur eta azaldu dutenez, bi finalistak gustura daude materialarekin.
2026/05/15 - 23:17
Muruak eta Amianok jokatuko dute Serie B-ko finala
Ander Muruak eta Unai Amianok jokatuko dute Buruz Buruko Serie B-ko finala. Lehen finalerdian, Murua 12-22 nagusitu zaio Alberdi II.ari. Bigarrenean, aldiz, Amianok gogor jokatu behar izan du Rekalde 22-17 garaitzeko.
2025/11/08 - 22:51
Beñat Senar da B Serieko Lau t'erdiko txapelduna, Unai Amiano menderatuta (22-15)
Beñat Senarrek irabazi du B Serieko Lau t'erdiko Txapelketa, finalean Unai Amiano 22-15 menderatuta. Ataungo pilotariak partida irauli du bigarren zatian, 9-14 galtzen joan eta gero.
2025/11/01 - 00:42
Unai Amiano da Lau t'erdiko B Serieko lehen finalista (22-18)
Amianok eta Rekaldek, biak debutariak txapelketan, partida bizia jokatu dute finalerako txartelaren bila. Azken tantoetan, baina, Baikokoa nagusitu da, eta, ondorioz, finala jokatuko du.
2025/09/20 - 16:58
Unai Amianok garaipenarekin egin du debuta profesionaletan
Unai Amiano pilotari gazteak ezin hobeto hasi du bere ibilbidea profesional mailan. Bart, etxean, Irungo pilotalekuan, senide eta lagunen animo artean, eta Jon Mariezkurrenarekin batera, 12-22 garaitu dituzte Erik Jaka eta Ander Imaz.
2025/07/02 - 13:11
Unai Amianok bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin
Irungo pilotariak bi urterako kontratua sinatu du, eta irailean egingo du debuta, oraindik zehaztu ez den datan.