Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2024/03/06 - 01:47
Martin Zubimendi: ''Hamabosgarren minutuan gola jasotzeak dena hankaz gora jarri digu''
Realeko erdilariak, baina, nabarmendu du talde txuri-urdinak maila eman duela Txapeldunen Ligan, Paris Saint-Germainen aurkako kanporaketa gainditzerik izan ez badu ere.
2024/03/05 - 21:23
Realeko zaleek ongietorri ikusgarria egin diete jokalariei, autobusa iritsi denean
Paris Saint-Germain aurkari, Realak joaneko markagailua irauli nahi du, Txapeldunen Ligako final laurdenetara aurrera egiteko. Zale txuri-urdinek, neurketa hasi aurretik ere, giro ederra sortu dute, taldea bultzatzeko.
2024/03/05 - 15:13
Realzaleak prest, PSGren kontrako hitzordu garrantzitsurako
PSG taldea hartuko du gaur gauean Realak, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako itzuliko partida erabakigarrian. Orotariko iritziak dituzte zaleek, baina ez dute itxaropenik galdu.
2024/03/04 - 21:03
Realak PSGren aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan sartzeko
Donostiarrek 2 eta 0 galdu zuten joaneko partidan eta, zail duten arren, ezustekoa eman nahi dute azken asteetako emaitza kaskarren bolada eteteko.
2024/03/04 - 19:36
PSG Donostiara iritsi da, zaleak bertan egon dira beraien zain
Paris Saint Germainek asteartean Realaren aurkako Txapeldunen Ligako partida jokatuko du. Donostiara heldu direnean hainbat zale izan dira beraien zain eta Mbappek zenbaiti kamisetak sinatu dizkie.
2024/03/04 - 19:35
Imanol: ''Parisen argi utzi genuen gaitasuna dugula, zergatik ez amets egin?''
Realak PSG taldea hartuko du asteartean Reale Arenan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Joanekoan talde frantziarra 2-0 gailendu zen.
2024/02/29 - 19:50
Hauek izango dira Donostian ezarriko diren segurtasun-neurriak, Reala-PSG partidua dela eta
Realak eta PSGk datorren asteartean jokatuko dute Txapeldunen Ligako partida, Reale Arenan. Segurtasun Sailak eta Donostiako Udalak "arrisku handiko" norgehiagokatzat jo dute. Segurtasun-neurri nagusiek zirkulazioan izango dute eragina.
2024/02/22 - 00:41
Portok gol bateko aldea lortu du Arsenal aurkari (1-0); Napolik eta Bartzelonak berdindu egin dute (1-1)
Porto-Arsenal eta Napoli-Bartzelona neurketek itxi dituzte Txapeldunen Ligako final zortzirenetako joaneko partidak. Galenok sartu du Portoren gola, luzapenean, eta Lewandowskik eta Osimhenek egin dituzte Napolin ikusitakoak.
2024/02/21 - 19:19
''Titulu bat irabaztea gustatuko litzaidake'', dio Take Kubok, Realarekin berrituta
Realak, asteartean, Mallorcaren aurka jokatuko du, Donostian, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan, eta martxoaren 5ean, aldiz, Paris Saint-Germainen kontra, Txapeldunen Ligan. Kontratua 2029ra arte berrituta, Kubok adierazi du titulu bat nahi duela irabazi talde txuri-urdinean.
2024/02/21 - 11:03
PSV Eindhovenek eta Borussia Dortmundek bana berdindu dute eta Inter Milanek Atletico Madrili irabazi dio
Bi kanporaketak martxoaren 13an, 21:00etatik aurrera, jokatuko dituzten itzuliko neurketetan erabakiko dituzte. Asteazken honetan, fase honetan faltan diren bi partidak jokatuko dituzte: Oporto-Arsenal eta Bartzelona-Napoles.
2024/02/15 - 10:34
Zubimendi: ''Ondorio positiboak ikusi behar dira, lehen golera arte nahiko ondo aritu gara''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak PSGren kontrako partidaren balorazioa egin du. Lehen zatian egindako lanarekin gelditu behar direla nabarmendu du.
2024/02/15 - 01:39
Imanol: ''Lehen zatian bezala jokatzen badugu etxean, eta asmatzen badugu, zergatik ez?''
Realak 2-0 galdu du Parisen, Paris Saint-Germain aurkari, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako joaneko partidan. Txalde txuri-urdinaren entrenatzaileak deitoratu du nola gauzatu diren golak, baina nabarmendu du itxaropen handia duela Donostiako partidari begira.
2024/02/15 - 00:10
Realak 2-0 galdu du, Paris Saint-Germain aurkari, eta Donostian saiatuko da kanporaketari buelta ematen
Kylian Mbappek eta Bradley Barcolak, 58. eta 70. minutuetan, Frantziako taldearen golak sartu dituzte. Paris Saint-Germain bigarren zatian izan da Reala baino gehiago, baina Realak, lehen zatian, maila bikaina eman du. Reale Arenan dena emango du talde txuri-urdinak, sailkatzea lortu ahal izateko.
2024/02/14 - 21:41
Paris Saint-Germaineko hamabi erradikal atxilotu dituzte, Realeko zaleei eraso nahi izateagatik
Atxilotuek debekatuta dute Frantziako klubaren futbol zelaira sartzea. Ziurtatu dute eskuin muturrekoaren kideak direla, eta planifikatuta omen zuten euskal taldeko hainbat zale jotzea, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako partidaren atarikoan.
2024/02/14 - 16:15
Giro bikaina Realzaleen artean Parisen, PSGren aurkako partida aurretik
Aldeko emaitzarekin bueltatzea espero dute Realzaleek. Ziur daude primeran pasako dutela, eta berdinketa edo garaipena lortuko dutela.
2024/02/14 - 10:41
Manchester City sendo final laurdenetarako bidean, Copenhageri 1-3 irabazita
Batetik, egungo Txapeldunen Ligako irabazleak 1-3 irabazi zion Copenhageri Parken Stadiom zelaian; bestetik, Real Madrilen 0-1 hartu zuen mendean Leipzig, Alemanian.
2024/02/13 - 22:53
Reala prest dago Paris Saint-Germain indartsuari aurre egiteko, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida jokatuko du Realak, asteazkenean, 21:00etatik aurrera, aurreko denboraldietan baino borrokalariago dabilen talde baten aurka.
2024/02/13 - 20:42
Imanol, Paris Saint-Germain-Reala partidaren atarikoan: ''Anbizioa eta ilusioa izugarrizkoak dira''
Realaren aurkaria "izugarrizko taldea" da, txuri-urdinen entrenatzailearen iritziz. Imanolen asmoa da "ez pentsatzea" itzuliko neurketan, eta, esan duenez, espero du Realak, Parisen, "golen bat sartzea".
2024/02/13 - 17:37
Roberto Olabe, Pariseko partidaz: ''Ilusioz ikusten dut, kontuan izanik taldeak nola lehiatzen duen''
Realak asteazkenean ekingo dio, Parc des Princes futbol zelaian, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako kanporaketa, Paris Saint-Germain aurkari. Gipuzkoako klubeko Futbol zuzendariak, bezperan, Frantziako taldeak erasoan duen ahalmena nabarmendu du.
2024/02/13 - 16:24
Luis Enrique: ''Realak ez du baloia oparitzen eta maila oneko presioa egiten du''
Luis Enrique PSG taldeko entrenatzaileak asteazken honetan Realaren kontra jokatu beharreko neurketa izan du hizpide. Donostiako taldearen gaitasuna azpimarratu du.