Tenisa
2021/11/11 - 12:27
Garbiñe Muguruzak galdu egin du Pliskova txekiarraren aurka WTA finaletan
Muguruzak porrota jaso du munduko laugarren sailkatuaren aurka, bi ordu eta erdiko partida lehiatu baten ondoren.
2021/10/18 - 17:15
Paula Badosa eta Cameron Norrie, nagusi Indian Wellsen
Paula Badosak handia egin du finalean Victoria Azarenka irabazita, 7-6, 2-6 eta 7-6 eta gizonezkoetan Cameron Norriek Nikoloz Basilashvili Georgiako tenislaria gainditu du azken partidan, 3-6, 6-4 eta 6-1.
2021/10/04 - 13:55
Garbiñe Muguruza munduko seigarren tokira igo da
Chicagon (AEB) lortutako garaipenari esker hiru postu gora egin ditu tenis-jokalariak.
2021/09/13 - 13:44
Novac Djokovicek ezin izan du bere laugarren Grand Slama lortu
Medvedevek irabazi du finala, bere kirol-ibilbideko lehen Gran Slama lortuz.
2021/09/12 - 20:12
Emma Raducanu britainiarrak irabazi du Estatu Batuetako Irekia
18 urteko jokalariak Leylah Fernandez kanadar gaztea gainditu du, aurreko fasetik helduta torneoko finalera.
2021/08/20 - 19:13
Nadalek amaitutzat eman du denboraldia eta 2022an itzuliko da kantxetara
Rafael Nadal tenislari espainiarrak ez du gehiago jokatuko 2022ra arte. Hankako lesioa ondo sendatzeko denbora behar duela aitortu du. US Open Grand Slama galduko du.
2021/08/20 - 02:23
Muguruzak agur esan dio Cincinnatiko txapelketari Krejcikovaren aurka porrota jasota
Garbiñe Muguruzak ezin izan ditu final-zortzirenak gainditu. Galdu egin du Barbara Krejcikovaren kontra, 6-1, 6-7 (5) eta 6-2ko emaitzarekin.
2021/08/19 - 11:03
Muguruzak Garcia gainditu du (6-4 eta 6-3)
Final-zortzirenetan Barbora Krejcikova txekiarra izango aurkari.
2021/08/17 - 16:34
Naomi Osakaren beldurrak
Aspaldiko partez, Parisen egin zuenetik, prentsaren aurreko agerraldia egin du Cincinnttiko torneoan, eta komunikabideekin duen harremanaz galdetuta, tenislari japoniarra behera etorri da.
2021/08/08 - 11:06
Noiz eta zer ordutan lehiatuko dira euskal kirolariak Tokioko Olinpiar Jokoetan?
Partaidetza zabala izango du euskal kirolak Tokioko Olinpiar Jokoetan. 33 kirolari izango dira, guztira, 14 espezialitatetan banatuta.
2021/07/28 - 16:40
Virginia Diaz, finalera; Garbiñe Muguruza, Jokoetatik kanpo
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria lemazainik gabeko biko finalera sailkatu da Aina Cid katalanarekin batera. Bestalde, Garbiñe Muguruza tenislariak agur esan die Jokoei final-laurdenetan.
2021/07/28 - 14:29
Garbiñe Muguruza, lehiatik kanpo final-laurdenetan
Elena Rybakina kazakhstandarraren aurka galdu du (7-5 eta 6-1), banakako txapelketan. Hortaz, Tokioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, atzo binakako lehian ere aurrera ezin eginda geratu baitzen.
2021/07/26 - 13:52
Garbiñe Muguruza final-zortzirenetarako sailkatu da
Aise gailendu zaio Qiang Wang txinatarrari bi setetan (6-3 eta 6-0), ordubete pasatxoan.
2021/07/25 - 19:30
Garbiñe Muguruza bigarren kanporaketarako sailkatu da
Kudermetova errusiarra hartu du mendean bi setetan eta hurrengo partida astelehenean jokatuko du.
2021/07/13 - 18:25
Ane Mintegi: ''Hasieran ametsa ematen zuen, baina orain egia dela ikusten dut''
Junior mailako Wimbledoneko txapelduna da Ane Mintegi. Kosta egin zaio Londreseko Grand Slama irabazi duela barneratzea, baina pixkana lotutakoa egia dela ohartzen ari da.
2021/07/12 - 16:38
Wimbledon Idiazabalen dago
Jose Luis Mintegi, Aneren aitarekin izan gara. Alaba gazte mailako Wimbledongo txapeldun bilakatu da asteburuan.
2021/07/11 - 21:47
Idiazabalgo herriak Ane Mintegik Wimbledonen lortutako garaipena ospatu du
Hainbat idiazabaldar bertaratu dira Ane Mintegiren finala pantaila handi batetik ikusi eta herrikideari animoak bidaltzeko. Azkenerako, garaipena ospatu ahal izan dute.
2021/07/11 - 21:26
Djokovicek seigarren aldiz irabazi du Wimbledon txapelketa
Serbiarrak, gainera, Federer eta Nadal tenislarien marka berdindu du, bere 20. txapelketa handia irabazita. Finalean Matteo Berrettini hrtu du mendean lau setetan: 6-7, 6-4, 6-4 eta 6-3.
2021/07/11 - 20:08
Ane Mintegi gipuzkoarra, gazte mailako Wimbledongo txapeldun
Idiazabalgo tenislariak 2-6, 6-4 eta 6-1 irabazi dio Nastasja Mariana Schunk alemaniarrari, hiru setetan.
2021/07/11 - 00:11
Ashleigh Barty australiarrak Wimbledon irabazi du, bere bigarren handia
Ashleigh Barty tenislari australiarrak Wimbledon irabazi du larunbat honetan, Karolina Pliskova txekiarra gaindituta (6-3, 6-7 (4) eta 6-3).