Tenisa
2021/07/10 - 18:46
Ane Mintegi Wimbledoneko finalera sailkatu da gazte mailan
Tenislari ipuzkoarrak Linda Fruhvirtova kanporatu du, munduko rankingean bera baino askoz hobeto sailkatuta dagoen tenislaria.
2021/07/09 - 23:36
Djokovicek eta Berrettinik jokatuko dute Wimbledoneko finala
Novak Djokovicek garaipena lortu du Denis Shapovaloven aurka (7-6, 7-5, 7-5) finalerdietan. Matteo Berrettinik Hubert Hurkacz mendean hatu du 6-3, 6-0, 6-7(3) eta 6-4ko emaitzarekin.
2021/07/09 - 01:41
Bartyk eta Pliskovak jokatuko dute Wimbledoneko finala
Ashleigh Bartyk garaipena lortu du finalerdietan Angelique Kerberren aurka (6-3 eta 7-6). Karolina Pliskovak mendean hartu du Aryna Sabalenka (5-7, 6-4 eta 6-4) beste finalerdian.
2021/07/08 - 01:21
Djokovic, Shapovalov, Berrettini eta Hurkacz, Wimbledoneko finalerdietara
Matteo Berrettinik Hubert Hurkacz izango du aurkari lehen finalerdian eta Novak Djokovicek Denis Shapovaloven kontra jokatuko du bigarren finalerdia.
2021/07/07 - 22:36
Federerrek agur esan dio Wimbledoni
Roger Federer Wimbledonetik kanporatuta geratu da, final laurdenetan Hurkaczen aurka porrota jasota, 6-3, 7-6(4) eta 6-0eko emaitzarekin.
2021/07/06 - 22:00
Barty, Kerber, Pliskova eta Sabalenka, Wimbledoneko finalerdietara
Ashleigh Bartyk Angelique Kerber izango du aurkari lehen finalerdian, eta Aryna Sabalenkak Karolina Pliskovaren kontra jokatuko du bigarren finalerdia.
2021/07/06 - 02:13
Djokovic, Federer eta Barty final-laurdenetan izango dira
Novak Djokovicek Cristian Garini irabazi dio (6-2, 6-4 eta 6-2). Roger Federrek Lorenzo Sonego kanporatu du (7-5, 6-4 eta 6-2), eta Ashleigh Barty Barbora Krejcikovari gailendu zaio (7-5 eta 6-3).
2021/07/03 - 00:35
Djokovic, Rublev eta Bautista, Wimbledoneko final-zortzirenetara
Novak Djokovicek gaindiezin jarraitzen du. Bautista eta Rublev maila onean daude. Bestalde, Schwartzmann txapelketatik at geratu da.
2021/07/02 - 22:39
Garbiñe Muguruzak agur esan dio Wimbledoni
Ons Jabeurrek Garbiñe Muguruza kanporatu du Wimbledoneko hirugarren kanporaketan. Pliskova, Sabalenka eta Swiatek, final-zortzirenetara sailkatu dira.
2021/07/02 - 02:37
Federer, Medvedev, Zverev, Bautista eta Kyrgios, Wimbledoneko 3. kanporaketan dira
Gizonezkoen mailan Wimbledon irabazteko faboritoak diren tenislariek ez dute huts egin ostegun honetako partidetan. Bigarren kanporaketetako neurketak gainditu dituzte.
2021/07/02 - 02:22
Barty eta Gauff, hirugarren kanporaketara; Svitolina eta Azarenka, Wimbledonetik at
Emakumezkoen Wimbledon txapelketan ezustekoak egon dira bigarren kanporaketetako partidetan. Svitolina eta Azareka txapelketatik at geratu dira. Bartyk eta Gauffe, ordea, aurrera egin dute.
2021/07/01 - 02:02
Djokovic, Berrettini, Schwartzmann eta Murray, Wimbledoneko 3. kanporaketan dira
Novak Djokovic, Matteo Berrettini, Diego Schwartzmann eta Andy Murray tenislariek Britainia Handiko Grand Slameko bigarren kanporaketetako partidak irabazi dituzte.
2021/07/01 - 01:41
Muguruzak Wimbledoneko hirugarren kanporaketarako txartela lortu du
Garbiñe Muguruzak garaipena lortu du Pattinamaren aurka eta Venus Williams kanpratu duen Jabeur izango du aurkari. Kenin txapelketatik at geratu da. Swiatek, Azarenka eta Pavlucehnkova, aurrera.
2021/06/30 - 00:26
Medvedev, Federer, Zverev eta Schwartzmann, aurrera Wimbledonen
Ezusteko gutxi astearte honetako gizonezkoen lehen kanporaketako partidetan. Medvedev, Federer, Zverev eta Schwartzmann tenislariek, besteak beste, aurrera egin dute.
2021/06/30 - 00:02
Serena Williamsek Wimbledon utzi du; Barty, Gauff eta Venus bigarren kanporaketan dira
Serna Williamsek min hartu du lehen kanporaketako partidan eta txapelketa utzi behar izan du. Venus Williams, Barty eta Gauff tenislariek aurrera egin dute.
2021/06/29 - 13:05
Djokovicek aurrera, Tsitsipas, kanpora
Novak Djokovicek ez du ezustekorik nahi eta Jack Draper gainditu du nahiz eta galtzen hasi (4-6, 6-1, 6-2 eta 6-2) Wimbledoneko leken partidan.
2021/06/17 - 18:55
Nadalek uko egin dio Wibledonen eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeari
Rafael Nadal tenislariak ez du aurtengo Londresko Grand Slama jokatuko eta Tokioko Olinpiar Jokoetan parte ez hartzea erabaki du.
2021/06/14 - 16:05
Novak Djokovic, historiako onena izateko bidean
Roland Garros irabazi berri du serbiarrak eta 19 Grand Slam irabazi ditu dagoeneko, Federerrek eta Nadalek bat gehiago dute, momentuz.
2021/06/13 - 22:32
Djokovicek 19. txapelketa handia irabazi du, Tsitsipas garaituta
Novak Djokovic serbiarrak bigarren aldiz irabazi du Roland Garros, eta dagoeneko 19 'Grand Slam' edo txapelketa handi bereganatu ditu. Stefanos Tsitsipas greziarraren aurkako bi set irauli ondoren, 6-7 (6), 2-6, 6-3, 6-2 eta 6-4.
2021/06/13 - 22:30
Djokovicek bere bigarren Roland Garros irabazi du, partida iraulita
Serbiarrak aurkako bi set irauli dizkio Stefanos Tsitsipasi (6-7, 2-6, 6-3, 6-2 eta 6-4), 4 ordu eta 11 minutu iraun duen finalean.